Lausa Harana

From Wikipedia, the free encyclopedia

Lausa Haranamap
Remove ads

Lausa Harana[1] (gaztelaniaz: Valle de Losa) Burgosko probintziaren iparraldean dagoen ibarra eta udalerria da. Hainbat herrik osatzen dute, Quincoces de Yuso izanda nagusia.

Datu azkarrak Administrazioa, Alkatea ...
Remove ads

Geografia

Lausa Harana Burgosko udalerria da, iparraldean Mena Harana eta Araba dituena; hegoaldean, Araba eta Valle de Tobalina; ekialdean, Junta de Villalba de Losa; eta mendebaldean, Junta de Traslaloma eta Medina de Pomar.

Hidrografia

Udalerria Mediterraneoko arroan dago, Kantauriarekiko banalerroaren hegoaldean, Peña mendiek, Carbonilla mendilerroak eta Gorobel mendilerroak osatuta, eta bertan dago Santiago Mendiko Monumentu Naturala, udalerriaren ekialdeko mugan.

Ibairik garrantzitsuena Jerea ibaia da, Cillaperlata parean Ebroren ezkerraldeko ibaiadarra. Ibaia Carbonilla mendilerroan jaioa da, Relloso herriaren ondoan, eta iparraldetik hegoaldera zeharkatzen du udalerria Quintanilla La Ojadaraino, Merindad de Cuesta-Urriatik bokaleraino jarraituz. Ezkerretik jasotzen ditu Nabon ibaiaren eta La Losa eta Horcon erreken urak.

Thumb
Haranaren zati bat.

Herriak

Remove ads

Demografia

Bilakaera demografikoa
199120002001200220032004200520062007
741670665651631621611610612

Ekonomia

Bailarako ekonomia nekazaritzan, abeltzaintzan eta industria txikian oinarritzen da batez ere. Higiezinen sektorean, bertokoentzako etxebizitzak eraikitzen dituzte, eta batez ere, udatiarrentzako edo bertoko seme-alaben bigarren bizitokirako. Badaude haranean bere lehen etxebizitza hartzera doazen bizkaitarrak ere.

Lehorreko zereala laborantza nagusia da; partzelaren batez besteko tamaina 3,5 hektareakoa da, eta 2 hektareakoa ureztatua. Baita patataren tuberkuluaren hazkuntzarena ere, "Lausako patata" jatorri-deitura duena.

Turismoa ere erakartzen du. Oteon eta Quincocesen landetxeak daude. Fraile eta Peña tontorretarako ibilbideak ere egiten dituzte.

Ondasunak

Udalerriak kultura ondasun izendaturiko sei eraikin ditu:

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads