Leandro Carro

politikari espainiarra From Wikipedia, the free encyclopedia

Remove ads

Leandro Carro Hernáez (Zarratón, Errioxa, 1890 Dresden, Alemania, 1967) Errioxan jaiotako Euskadiko Alderdi Komunistako politikaria izan zen[1].

Datu azkarrak Espainiako Errepublikako Gorteetako diputatua, Bizitza ...
Remove ads

Biografia

Zapatagile baten semea, gaztea zela, Bizkaira emigratu zen non langile metalurgiko moduan aritu zen. PSOE eta UGTren kidea, 1921ean Espainiako Alderdi Komunistara pasa eta 1932an Hego Euskal Herriko idazkari izendatu zuten[2]. 1935ean Euskadiko Partidu Komunista sortu zutenean, ber Biltzar Nazionalean sartu zen.

1936an diputatu hautatua Bilbon, Gerra Zibila piztu zenean, Ourensen zegoen eta bertan aritu zen gerrillari. 1946an Eusko Jaurlaritzaren sailburu hautatu zuten Juan Astigarrabia alderdikidea ordezkatuz (Herri-lanetako ministroa izan zen atzerrian). 1948an, Gerra Hotza zela eta, dimititu eta Ekialdeko Alemanian bizitzaren azken urteak pasa zituen.

El Partido Comunista de Euzkadi, partido de vanguardia de la clase obrera y del pueblo vasco txostena idatzi zuen 1946an.

Remove ads

Erreferentziak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads