León León
euskal idazlea From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Leon Leon (Hazparne, Lapurdi, 1896 – Uztaritze, Lapurdi, 1962ko otsailaren 12a) euskal idazle, antzerkigile eta itzultzailea izan zen.
Remove ads
Biografia
Belokeko eta Baionako apaizgaitegietan egin zituen apaiz ikasketak. Lehen Mundu Gerran soldadu izan zen.
1932an Arrangoitzeko erretore izendatu zuten, eta Bigarren Mundu Gerraren ondoren, Uztaritzekoa.
Euskal-Esnalea eta Gure Herria aldizkarietan eman zituen argitara hasierako lanak.
Oso euskara dotorea zerabilen, lapurtar behe-nafar herrikoi bizi-bizia baliatuz.
Itzulpenak: Jesu-Kristoren Imitazionea (1929), Jesu-Kristo Gure Jaunaren Ebangelio Saindua, (1949), Alegiak (La Fontainerenak, 1960).
Antzerki obrak: Gure txokoan (1926), Haurrak azken hitza bere! (1939), Matturinaren gaphoinak (1933), Ttomas ezkongei (1938) eta Herriko besta biharamunean (1937).
Remove ads
Lanak
Antzerkia
Alegia
- Alegia deus ez! (1993, Elkar)
Itzulpenak
- Jesu-Kristoren imitazionea, León Leónen itzupena. Brepols, 1929.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo loturak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads