MENA
gaztelaniatik hegoaldeko euskarara inportatu den terminoa atzerretik etorri berri diren adin gutxikoak izendatzeko From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
MENA, (Gaztelaniaz) Menores Extranjeros No Acompañados, (Frantsesez) mineur non accompagné (MNA), hau da Adin txikiko (atzerritar) ez-lagundua, harrera-herrialdera bakarrik iritsi diren haurrak eta nerabeak izendatzeko hegoaldean lexikalizatu den akronimoa da.[1] Hegoaldeko euskarara bere horretan gaztelaniatik inportatutako terminoa da.

- Artikulu hau umeen izendapenari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Mena».
Argot teknikoan honela definitu[2] dira: «MENA» (inoren kargura ez dauden adingabe atzerritarrak), 18 urtetik beherako neska-mutilak dira, haurrak batzuetan eta gehienetan nerabeak, migratzaileak, gurasoengandik bananduta, eta beste ezein helduren zaintzapean ez daudenak.
Gaur egun, eta esfera publikoan termino horren erabilera orokortzearen ondorioz, terminoa erabili izan da adingabe migratzaile horiek deshumanizatzeko eta kriminalizatzeko.[3][4] Egoera oso ahulean dagoen kolektibo bat da: bakarrik dauden eta bazterkeria- eta babesgabezia-arrisku larria duten haur eta nerabeak dira.
| « | [...] ondo berezitu behar dira adingabeak direnak (MENAk) eta 18 urte baino gehiago dituztenak (JENAk). Izan ere, 18 urtetik beherakoei, legez, laguntza eskaini behar zaie. MENAk direnen kasuan Foru Aldundiek babesa ematen diete egoitza bat emanez eta trebakuntza prozesu bat eskainiz. Arazoa MENA horiek 18 urte betetzen dutenean hasten da, legez zegoen babes hori desagertzen delako. Aldundiek bazuten gazte horientzako programa batzuk baina gazte horien kopurua biderkatu denez, programa horiek motz geratu dira. Ondorioz, MENA asko ez dira gizarteratze programetan sartu. | » |
—Gorka Moreno[5] | ||
Remove ads
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads
