Miren Narbaiza

Eibarko musikaria From Wikipedia, the free encyclopedia

Miren Narbaiza
Remove ads

Miren Narbaiza Martiartu (Eibar, Gipuzkoa, 1986ko maiatzaren 3a) euskal abeslaria da. Gaur egun, MICE ezizenarekin, bakarlari ari da; eta 2017 arte, Napoka Iria bikoteko partaide izan zen. Kazetaria da ikasketaz.[1]

Datu azkarrak Bizitza, Jaiotza ...
Remove ads

Ibilbidea

2005ean Ander Mujikarekin elkartu eta Napoka Iria taldea sortu zuten. Hiru disko atera zituzten eta Euskal Telebistako Tumatxak saioan ere hartu zuten parte, euskal musika taldeen bertsioak eginez.

2017an emakumeen ikusgaitasuna sustatzeko sorturiko Euskal Herriko emakume musikarien sarean parte hartzen du.[2] Harago joz, beste sei emakume (Izaro Andres, Eneritz Dueso, Garazi Esnaola, Idoia Hernández, Olatz Salvador, Lide Hernando) kiderekin batera Musikari elkarteko zuzendaritzan ere ari da.[3][4]

2017an taldea desegin zen eta Mirenek bakarkako proiektu berri bati ekin zion MICE ezizenarekin. Urte berean atera zuen aurreneko diskoa, MICE izenekoa. Joseba Baleztena eta Ilargi Agirre izan zituen bidelagun. 2018an abesti bat atera zuen Bizia arnas izenekoa eta 2019an bigarren bakarkako lana kaleratu zuen, Zilar printzak EPa, lau kantarekin osatua.[5]

Remove ads

Diskografia

Napoka Iria

Bakarka

  • MICE (2017, autoekoizpena)[9]
  • Bizia arnas (2018, autoekoizpena) abestia
  • Ez diren gauzak (2018, Elkar). Gure oroitzapenak Joseba Sarrionandiaren unibertso literarioa hedatzeko proiekturako sortutako abestia, idazlearen beraren poema baten hitzak erabilita.[10]
  • Zilar printzak (2019, Erraia)[11] - 4 abesti
  • Lautada (2022).[12]
Remove ads

Ikus, gainera

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads