Managuako aintzira
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Managuako aintzira edo Xolotlán aintzira[1] (nahuatlez: Xolotlan) ere deitua, mendebaldeko Nikaraguako aintzira da, Managua eta Leongo departamenduen artean hedatzen dena. Nikaraguako bigarren aintzirarik handiena da, 1.042 km²ko eremua baitu. Managua hiria, herrialdearen hiriburua, aintziraren hego-mendebaldeko bazterrean dago.
Remove ads
Izena
Gertuko Nikaragua aintzirari bezala, espainiarrek jarri zioten nazioartean gaur egun ezagutzen zaion izena, Mangue (tokiko mankeme tribuen gaztelaniazko izena) eta agua ("ura", gaztelaniaz) hitzak lotuta.
Geografia
Managuako aintzira 65 km luze eta 32 km zabal da. Batez besteko sakonera 9,5 m bada ere, 30-39 metroraino iristen da zenbait tokitan. Zirkulu itxura du, Chiltepe eta Panami penintsulek hautsia. Aintziraren ipar-mendebaldean Momotombito uharte nagusia dago. Iparraldean Momotombo sumendia du eta hego-ekialdean Managua hiria.
Xolotlán aintzirari ura dakarkioten ibai nagusiak Sinecapa, El Viejo, Pacora eta Las Maderas dira. Hustubidea, berriz, Nikaragua aintzirara doan Tipitapa ibaia da.
Remove ads
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads