Miguel Capellán
esku huskako pilotaria From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Miguel Capellán del Val, pilota arloan Capellan deituraz ezaguna (Hervias, Errioxa, 1970eko ekainaren 29a) esku huskako pilotari profesional ohia da. Aurrelari jokatzen zuen, Aspe enpresarekin gehienbat. Estatistika ofizialen arabera, 1,78 m luze da, eta 80 kg pisatzen zuen. Profesionaletako estreinako partida 1992ko urriaren 25ean jokatu zuen, Logroñoko Adarraga pilotalekuan. Aspe enpresaren eskutik egindako azken partida ere hantxe jokatu zuen, 2010eko otsailaren 14an. Garfe enpresarekin jokatu zuen geroztik.[1]
Remove ads
Kirol lorpenak
- Binakako Txapelketa Nagusia: txapelduna 1996an (Ruben Beloki lagun).
- Euskadiko Binakako Txapelketa: txapelduna 1996an (Aitor Elkoro lagun).
Erreferentziak
Kanpo loturak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads