Mireia Gabilondo

zinemako eta antzerkiko aktorea eta zuzendaria From Wikipedia, the free encyclopedia

Mireia Gabilondo
Remove ads

Mireia Gabilondo (Bergara, Gipuzkoa, 1964ko apirilaren 27a) aktorea, zuzendaria eta gidoigilea da.[1][2]

Datu azkarrak Bizitza, Jaiotza ...

Eusko Jaurlaritzaren Arte Dramatikoaren Zerbitzuko "Antzerti" Eskolan diplomaduna da. Tanttaka Teatroa eta Tentazioa ekoiztetxeetako kidea da. Eskarmentu handia du zuzendaritzaren eta interpretazioaren munduan, eta Euskal Herriko arte eszenikoen irudi nabarmenetako bat da; izan ere, arrakasta handia izan du antzerkian, dantzan, zineman eta telebistan. 1983an, Fernando Bernués aktore eta zuzendariarekin eta Kike Díaz de Rada aktorearekin batera, Tantaka antzerki-talde donostiarrak hainbat ikuskizun eraman ditu eszenatokira euskaraz, gaztelaniaz eta katalanez. Hainbat sari jaso ditu, horien artean, 2014ko Max saria.

Telebistarako lan egin izan du batez ere, ETBko euskarazko ekoizpenetarako (Jaun ta Jabe, Ertzainak, Martin, edota Altsasu, besteak beste), aktore zein gidoigile eta zuzendari moduan. Hala ere, azken urteotan zinemarako jauzia egin du film luze bi zuzenduz (Kutsidazu bidea, Ixabel eta Amaren eskuak), euskal literaturako bi lan ezagunen adaptazioak direnak. Halaber, Barrura begiratzeko leihoak dokumental nabarmenean ere parte hartu du zuzendari moduan.

Antzerkian aipagarriak dira antzezle bezala, Sisiforen paperak, Utzi zuk mezua seinalearen ondoren, Giltzadun etxea, Muxua, Barealdi magikoa eta Soinujolearen Semea, besteak beste.

Eta antzerkian ere, baina zuzendaritza lanetan, bere azken muntaien artean, Ameriketako bidaia, Gauekoak (Kukai), Argiaren hautsa edota Erlauntza-enjambre daude. Aipatzekoa da ere Fernando Bernués-ekin batera zuzenduriko El Florido Pensil eta El Florido Pensil Neskak antzezlanak.

Fernando Bernués aktore eta zuzendariarekin ezkonduta dago.

Remove ads

Ibilbidea

1987an hasi zen antzerkian Fernando Bernuék zuzendutako Ondoloin lanarekin.

1997an, El florido pensil antzezlanaren egokitzapena zuzendu zuen, Andrés Sopeñaren izen bereko liburuan oinarrituta. Eskola frankistako haur batzuen bizipenak birsortzen ditu lanak. Urte horretan bertan, aktore gisa aritu zen Ana Díezek zuzendutako Todo está oscuro filmean.

1998an Tentazioa ekoiztetxearen sortzaileetariko bat izan zen.

Thumb
Eneko Olasagasti, Joseba Apaolaza, Paco Mir, Mireia Gabilondo eta Fernando Bernues, Viktoria Eugenia antzokian,'Ez da hain erraza' lanaren aurkezpenean (2000-07-14, Gari Garaialde)

2000n Ez da hain erraza antzezlana zuzendu zuen Fernando Bernuesekin, eta Eneko Olasagasti, Joseba Apaolaza, Tricicleko kide den Paco Mir aktoreekin.

2004an, aktore gisa parte hartu zuen Martín telesailean. 2005ean, Jorge Oteizaren unibertsoaren inguruko ikuskizuna zen Otehitzari biraka filmaren zuzendari eta gidoilaria izan zen,Tanttaka eta Kukai konpainiekin. Oteizaren bizitza eta pentsamenduan oinarritzen da.

2006an, Fernando Bernuesekin batera, Kutsidazu bidea Ixabel filmeko kogidoilari eta aktorea izan zen. komediaren protagonista Donostiako gazte bat da, eta mendian galduta dagoen baserri batean uda pasatzea erabaki du bere euskara-maila hobetzeko.[3]

2007an, Emakumeak izarapean estreinatu zuen antzerkian Adin eta egoera sexual oso desberdinak dituzten bost emakumeren sexualitatea azaltzen da. Lurdes Bañuelosekin batera idatzi zuen, eta Mireiak zuzendu zuen.[4]

2009an, Hnuy illa ikuskizuna zuzendu zuen. Joseba Sarrionandia idazlearen poemak uztartu zituen Jon Maiak eta Iñaki Salvadorrek sortutako doinuekin eta euskal dantza tradizionaleko pasarteekin.

2010ean, Mugaldekoak filmean kozuzendari eta aktore gisa parte hartzen du. Frantzia, Nafarroa eta Gipuzkoarekin muga egiten duen Pirinioetako herri batean, Bigarren Mundu Gerran gertatzen den drama belikoan, Irene Solaguren-ek elkarte klandestino batean parte hartzeko proposamena jasotzen du "Comète" sarean. Helburua Alemaniak apailatutako hegazkinlari britainiarrak errekuperatzea da.[5][6]

2012an, zuzendari eta gidoilari gisa parte hartu zuen Barrura begiratzeko leihoak dokumentalean, Josu Martínez, Eneko Olasagasti, Enara Goikoetxea eta Txaber Larreategirekin batera. Dokumental horretan, ETAko presoen bost istorio kontatzen dira, giza ikuspegiarekin, eta Euskal Telebistaren eskutik. Filmak 5 atal ditu, bakoitzak zuzendari batek idatzi eta egindakoa, euskal preso banari buruzkoa, ETArekin lotutakoak ala ez. Kartzelen barrualderantz eta pertsonen barnealderantz begiratzeko leihoak dira izenburuan aipatutakoak. "Terroristen" atzetik dauden gizakien ikuspuntuak plazaratzen dira. Gotzone López de Luzuriagaren istorioa aukeratu zuen Mireia Gabilondok, eta haren amak zinta magnetofonikoetan grabatutako elkarrizketetatik kontatu zuen istorioa. Minbizia zuen eta gaixotasunari aurre egin behar izan zion kartzelan. 2015ean Euskal Telebistaren emanaldiak eztabaida sortu zuen. Alderdi politiko batzuen arabera, presoak biktima gisa erakusten zituen.[7][8][9]

2013an, Donostiako Zinemaldian, fikziozko bere lehen film luzea estreinatu zuen bakarka: Amaren eskuak. Gaixorik dagoen amak alabarekin duen harremana kontatzen du, Karmele Jaio-ren eleberrian oinarrituta dago.[10][11][12][13][14]

2014. urtean aktore gisa parte hartu zuen La calma mágica lanean, Espainiako Zentro Dramatiko Nazionalak eta Tanttakak ekoitzia eta Alfredo Sanzol autoreak zuzendua.[15]

2015eko ekainean Muxua estreinatu zuen Tanttaka konpainiarekin, homofobiaren kontrako kontakizuna.

2015eko irailean Donostiako 63. Zinemaldiko inaugurazio- eta itxiera-ekitaldietan parte hartu zuen Cayetana Guillén-Cuervo-rekin.[16]

2019an Soinujolearen semea filmean aktore-lanak egin zituen.[17][18] baita Tanttaka konpainiak ekoitzitako Utzi zure mezua seinalearen ondoren antzezlanean ere, beste hiru aktoreekin batera: Leire Ruiz, Miren Arrieta, eta Oihana Maritorena.

2020an Kepa Errastik idatzitako Erlauntza filma zuzendu zuen. Gaztetako kuadrillako sei emakume bilduko dira haietako baten ezkontza aurreko agurra ospatzeko.

Remove ads

Egindako lanak

Zinema eta telebista

  • Bi eta Bat“ (1990) - Sit coma. Aktore.
  • “Amaren Etxea” (1994) – Telesaila. Aktore.
  • Jaun ta Jabe” (1995-96) – Telesaila. Aktore.
  • “Ertzainak” (1999) – Telesaila. Aktore.
  • “Maité” (1998) – Telesaila. Gidoilari.

Antzerkia (aktore)

  • “Agur Eire Agur” (1988) Zuzendari: Pere Planella.
  • “Kontuz Maite Zaitut “(1990) Zuzendari: Fernando Bernués.
  • “La Cacatúa verde” (1993) Zuzendari: Mario Gas.
  • “Todas culpables” (1995) Zuzendari: Pere Sagristá.
  • “No es tan Fácil” (2000) Zuzendaritza: Fernando Bernués eta Carlos Zabala.
  • “Nacidos culpables” (2001) Zuzendaritza: Carles Alfaro eta Joaquim Candelas. “Agur Eire Agur” (1988) Zuzendari: Pere Planella.
  • Soinujolearen Semea” (2013) Zuzendari: Fernando Bernués.
  • “Zazpi Aldiz Elur, Mikel Laboa elurretan“  (2014) Tanttaka. Zuzendari: Mireia Gabilondo.
  • “Barealdi magikoa”- “La calma mágica” (2014) Zuzendari: Alfredo Sanzol.
  • “Muxua”-”Un beso” (2015) Tanttaka. Zuzendari: Fernando Bernués.
  • “La Casa de la llave” “GItzadun etxea” (2017) Tanttaka: Fernando Bernués.
  • “Utzi zure mezua seinalearen ondoren“-“Deje su mensaje después de la señal” (2019): Fernando Bernués[19]
  • Thumb
    Sisiforen paperak (2020)
    Sisiforen paperak” – “Los papeles de Sísifo” (2020): Fernando Bernués.
  • Thumb
    Ez naiz inoiz Dublinen egon
    Ez naiz inoiz Dublinen egon (2022)

Antzerkia (zuzendari)

  • “El porqué de las cosas” (2000) Zuzendaritza: Fernando Bernués eta Mireia Gabilondo.
  • “1937 gogoaren bidezidorretatik” (2002) Kukai/Tanttaka. Gidoia eta Zuzendaritza.
  • “Otehitzari biraka” (2005) Koprodukzioa Kukai/Tanttaka. Gidoia eta Zuzendaritza.
  • “Mujeres en sus camas” – “Emakumeak izarapean” (2006) Gidoia eta Zuzendaritza. 2007ko Donostiako Antzerki Saria irabazi zuen Gabilondo izan zen obraren gidoigilea eta zuzendaria, eta aktoreak hauek izan ziren: Pilar Rodriguez, Teresa Calo, Sara Cozar, Beatriz Martinez de Antoñana, Aitziber Garmendia eta Asier Hernandez.
  • “Hnuy Illa” (2008) Gidoia eta Zuzendaritza.
  • “Hostoak” (2011) Zuzendaritza.
  • “Komunikazioa Inkomunikazioa” (2012) Kukai/Tanttaka. Autorea eta Zuzendaritza.
  • “Zazpi Aldiz Elur”, Mikel Laboa elurretan (2014) Tanttaka. Zuzendaritza.
  • “Hazipenen Pozak” (2015) Kukai/Tanttaka. Zuzendaritza.
  • “Adiorik gabe” (2016) DSS2016 Europako Kultur Hiriburua. Zuzendaritza.
  • “El Florido Pensil NESKAK” (2016) Zuzendaritza: Fernando Bernués eta Mireia Gabilondo.
  • “Azken trena Treblinkara” (2016) Vaivén. Zuzendaritza.
  • “Zuhainpeko soinuak” (2017) Syntorama. Zuzendaritza.
  • “Strip-tease” (2017) Loraldia. Zuzendaritza.
  • “Hiru emakume” (2018) Arriaga Antzokia. Zuzendaritza.
  • Erlauntza” (2018) Vaiven. Zuzendaritza.
  • “Argiaren hautsa” (2018) Vaivén. Zuzendaritza.
  • “Píldora creativa” (2019) Bioef. Sorkuntza eta Zuzendaritza.
  • “El Sirviente” (2019) Seda/Tanttaka/La Cabaña Argentina. Zuzendaritza
  • “Gauekoak” (2019): Kukai. Zuzendaritza
  • “Hnuy Illa” (2020): Kukai-Tanttaka. Zuzendaritza
  • “Ameriketako bidaia – “Viaje a América” (2021). Zuzendaritza
  • Dantzerti Ikasketa amaierako muntaia. Zuzendaritza
  • Ez naiz inoiz Dublinen egon (2022)
Thumb
Sexberdinak, 2024ko Donostia Antzerki Saria.
Remove ads

Sariak

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads