Miribilla

Bilboko auzoa From Wikipedia, the free encyclopedia

Miribilla
Remove ads

Miribilla Bilboko auzo bat da. Bilboko auzorik berrienetakoa izanda, 2010. urtera arte ez zuen legezko auzo izaera lortu eta barrutiaren gune erantsi bat zen.[1] Ibaizabal ibaiaren mendebaldera kokatuta dago, Ibaiondo barrutiaren barruan. Guztira 439.566 metro karratu dauzka. Guztira 3.000 etxebizitza baino gehiago eraiki ziren 2004-2016 urteen tartean.

Datu azkarrak Kokapena, Herrialdea ...
Remove ads

Izenaren jatorria

Miribilla hitza gaztelaniatik eratorritako hitz bat dela zabaldu zen, herri etimologiak sortutako Miravilla hitzaren aldaera omen da. Teoria horri eutsi egin dio, esate baterako, gaztelaniazko Wikipediak. Baina Miribilla zuzenean euskaratik datorrela ere pentsatu izan dute Mitxelena bezalako adituek. Gune horri garai labur batean gaztelaniaz Miravilla deitu zitzaion, hau da, hiribilduari begiratzeko tokia. Zaila da azaltzea gaztelaniako Miravilla hori Miribilla bilakatzea. Bilbaopedian, ordea, Javier González Oliverren azalpen hau irakur daiteke[2]: " [...] XX. mendean, Miravilla izena zabaldu zen, gaztelar herri etimologiatik sortua, baina ez zuten izen hura ofizial egin, zorionez; Mitxelenaren moduko hizkuntzalari adituen iritzian, Biribila toponimoari dagokio izena, hasierako b-ren ordez m letra jarrita, euskaraz ohi denez (c.f. Biarritz > Miarritz(e)), ohiko asimilazioa[3]. Hiribilduaren izenari buruzko etimologia hedatuenak toponimo horrekin lotzen dute, Biribilao –“Biribilko ahoa”– esapidearen laburdura baita Bilbao".

Inguruan, hainbeste meategi zeuden eta kale batek meategietako baten izena gorde du, San Luis Meategiaren kalea hain zuzen ere.

Remove ads

Lurraldea

Miribilla auzoak honako muga hauek ditu Bilboko Udalaren arabera: iparraldean Bilbo Zaharrarekin muga egiten, San Luis Meategiaren kalea, On Klaudio Gallastegi kalea eta Askatasuna kalea; ekialdean Mirafloreseko biaduktua; hegoaldean, San Adrian auzoarekin bat eginez, David Zalbide suhiltzailea kalea, Doctor Espinosa Oribe kalea eta Emiliano Arriaga parkea. Azkenik mendebaldean Zabala auzoarekin muga egiten du, bertan, Angela Figuera kalea, Xenpelar kalea, Zabala zeharkalea eta Andres Eliseo Mañarikua kalea ditu mugakideak.[4]

Miribillako behe aldea

Aldi berean, Bilbo Zaharra auzoan Miribilla izena duen kale historiko bat dago. Meategien beheko alde honetan ere hainbat etxe berri egin zituzten Iturburu, Urazurrutia, Cantarranas eta Miribilla kaleen ondoan. Horien artean Saralegi plaza nabarmentzen da. "Miribillako beheko aldea" moduan ezagutzen bada ere, ez da Miribillako auzo berriaren zati bat.[5]

Remove ads

Historia

Miribilla beti egon izan da industriari oso loturik, XIX. mendean zehar meategiak zabaldu zituzten bertan, eta XX. mendearen erdialdera arte martxan egon dira. Guztira hiru meategi egon ziren Miribillan, San Luis meategia, Malaespera meategia, eta Abandonada meategia.

1950eko hamarkadaren erdialdera, behin minerala ia agorturik zenean, itxi egin zituzten. Urteak aurrera egin ahala, meategiak zeuden lurrak eta inguruko etxebizitzak degradatzen joan ziren. Gunea eraberritzeko lehen pausoak 1990eko hamarkadan hasi ziren ematen. Bilboko udalak egitasmo berria aurkeztu zuen, etxebizitza berriak eta beste hainbat azpiegitura berri eraikitzeko. 1997. urtean "Bilbo Eder" izeneko enpresa sustatzaileak, Miribillarako plana prestatu zuen. Auzo berria Iñaki Aurrekoetxea bilbotar arkitektoak diseinatu zuen horrela. Lehen harria 1999ko uztailaren 29an jarri zen. Hasierako urtean gunearen hiritartze lanak egin ziren, kaleak, espaloiak eta abar. Ondoren, etxebizitzen eraikuntza hasi zen.

Guztira 2.977 etxebizitza berri eraiki dira, Bilboko "Zabalgune" berri honetan. Horietatik, 1.935 etxebizitza Babes ofizialekoak, eta 1.042 salmenta librekoak. Lehen etxebizitzak 2003. urteko amaierarako amaitu ziren, eta gaur egun etxebizitza gehienak amaiturik daude.

Ezaugarriak

Eraikitakoak

Remove ads

Auzoari buruzko datuak

  • Eraikinak guztira: 34
  • Auzoaren azalera: 439.566 m2

Auzokide ezagunak


Kontuan izan behar da auzo berria izanik, orain arteko ezagun bat ere ez, ez dela txikitatik auzo honetan bizi izan.

Remove ads

Iruditegia

Ikus, gainera

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads