Muhammad Ali Jinnah

From Wikipedia, the free encyclopedia

Muhammad Ali Jinnah
Remove ads

Muhammad Ali Jinnah (urduz: محمد علی جناح; hindiz: मोहम्मद अली जिन्ना; Karatxi, 1876ko abenduaren 25a - ibidem, 1948ko irailaren 11) Pakistango buruzagi musulmana eta lehen gobernaria izan zen.

Datu azkarrak 1. Governor-General of Pakistan (en), President of the Constituent Assembly of Pakistan (en) ...

Ingalaterran abokatu-ikasketak egin ondoren, Bombayko Epaitegi Goreneko eta Britainia Handiko Inperioko Legegintza Kontseiluko lehendakaria izan zen. Musulmanen Ligako kide zen 1913an, eta erakunde horretako lehendakari izan zen, 1916tik aurrera. Lehen Mundu Gerran hinduen arteko batasuna lortu nahi izan zuen. Ez zuen onartzen Gandhik Indiaren burujabetasuna lortzeko proposatzen zuen bidea. Gero, estatu musulman eta hinduen bereizketa, eta musulmanek gobernu zentralean eta behin-behinekoan parte hartzeko aukera berak izatea proposatu zuen. Hinduak indar hartzen hasi ziren eta horren beldurrez, Pakistan barruan Musulman Estatu Askea sortzea proposatu zuen. Hala gertatu zen eta Pakistan estatu burujabe bilakatu zenean, behin-behineko gobernuko lehendakaria izan zen, 1947an. Liaquat Ali Khanek hartu zuen bere lekua hura hil ondoren (1948).

Remove ads

informazio gehigarria

  • .
  • .

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Muhammad Ali Jinnah Aldatu lotura Wikidatan
Remove ads
Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads