Neckar

From Wikipedia, the free encyclopedia

Neckarmap
Remove ads

Neckar Baden-Württemberg alemaniar estatua hegoaldetik iparraldera zeharkatzen duen ibaia da.

Datu azkarrak Datu orokorrak, Garaiera ...
Remove ads

Etimologia

"Neckar" izena Nicarus edo Neccarus-etik dator, eta hau zelten Nikros-etik. "Nikros" hitzak ur azkarra esan nahi du.

Iturburua

Ibai honen iturburua Schwenningenen dago, Oihan Beltzean, Danubioren iturburutik gertu.

Ibilbidea

Suabiako Juratik jeitsi ondoren hiri garrantzitsuak pasatzen ditu, hala nola, Tübingen, Stuttgart, Heilbronn eta Heidelberg. Azkenik Mannheim inguruan egiten du bat Rhin ibaiarekin.

Neckarren ibilgua ontziz ibili ahal izateko egokitu da, halako eran non 1.350 tonako ontziak Plochingen-eraino (Stuttgartetik gora) iristen diren. Stuttgart gune nagusia duen Wurttenberg industria-herriaren ardatza da.

Historia

1100 urtetik aurrera Oihan Beltzeko egurra Neckar eta Rhin ibaietan zehar jaitsi izan da Herbeheretaraino. Garai batean almadia bidez jaisten ziren, eta gaur egun gabarren bidez jaisten da.

Ibilbidean behera joanaz gaztelu ugari ikus daiteke, Hornberg eta Guttenberg kasu, baita Obrigheim zentral nuklearra ere.

Ibilbideko herriak

Ibaiadarrak

Thumb
Esyach ibaiadarra Balingengo Gazteluaren aurrean

Ezkerretik

  • Esyach
  • Ammer
  • Körsch
  • Nesenbach
  • Enz
  • Zaber

Eskuinetik

  • Fils
  • Rems
  • Murr
  • Sulm
  • Kocher
  • Jagst
  • Elz

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads