Jacques Necker

From Wikipedia, the free encyclopedia

Jacques Necker
Remove ads

Jacques Necker (Geneva, 1732ko irailaren 30a - Coppet, 1804ko apirilaren 9a) frantses politikari eta finantzaria izan zen. 1747an Parisa joan zen eta bankari gisa jardun zuen han. 1776an Erregearen Altxorraren zuzendari izendatu zuten eta 1777an Finantzen zuzendari. 1781ean Erregearentzako txostena argitaratu zuen, Estatuaren finantza egoeraren eta gorteko gizonek eskuratutako dirutzaren berri ematen zuena; txosten hori zela eta kargua utzi behar izan zuen urte hartan bertan.

Datu azkarrak Frantziako ministro nagusia, Ekonomia, Finantza eta Industria ministroa ...

1788an estatuaren finantzek lur jo zutenean, erregeak ministro izendatu zuen, eta horrela baketu zituen matxinatzear zeuden Parisko hiritarrak. 1789an Estatu Orokorretarako deia egin zuen eta Hirugarren Estatuaren ordezkari kopurua bikoiztea eskatu zuen; baina Hirugarren Estatuaren ordezkariak aurka jarri zitzaizkion eta handikiek iraultzari bide eman izana egotzi zioten.

1789ko uztailaren 11n erregeak Necker kargutik kendu izanak finantzariak zeharo aztoratu zituen, eta herriak Bastillako gaztelua hartzea eragin zuen. Uztailaren 16an erregeak berriro deitu zion finantzen arduradun izan zedin, baina ez zuen ekonomia-arazoak bideratzea lortu eta 1790ean politika utzi zuen behin betiko. Idazlan nagusiak: Éloge de Jean-Baptiste Colbert (1773), Essai sur la législation et le commerce des grains (1775) eta De l´administration des finances de la France (1784).

Remove ads

Erreferentziak

Biografia
Frantzia
Artikulu hau Frantziako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
Remove ads
Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads