Nerbio

From Wikipedia, the free encyclopedia

Nerbio
Remove ads

Nerbioa edo kirioa[1] ehun bereziko hari-moduko egitura luzanga da, entzefaloa eta bizkarrezur-muina gorputzeko gainerako aldeekin komunikatzen dena[2]. Nerbioa nerbio-sistema periferikoaren oinarrizko unitatea da, eta bulkada elektrikoak igortzen ditu mezu sentsitibo zein motorrak garraiatzeko. Giza espeziean, 12 nerbio kranial bikote eta 31 nerbio espinal bikote daude.

Datu azkarrak Xehetasunak, Honen parte ...
Ohar medikoa
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.

Nerbioak axoi edo nerbio zuntzez osatuta daude, eta, horietako bakoitza, neurona batetik dator. Gainera, Schwannen zelulak topa ditzakegu, axoi horiek mielinaz estaltzen dituzten zelulak.

Remove ads

Etimologia

Nerbio Erdi-Aroko latineko nervus (nerbio) hitzetik dator; hori, berriz, latineko nervus-etik (tendoi, soka), antzinako latinaren neuros hitzaren metatesitik sortua. Hitzaren erroa aitzinindoeuroperako (s)neu (tendoi) hitzetik datorrela uste da. Erdi-Aroan, nervus hitza erabiltzen zen tendoi zein nerbioak izendatzeko, bi egitura horien antzekotasunak zirela medio[3].

Deskribapena

Nerbioak nerbio-prozesu edo axoien sortak dira. Hari itxurakoak, eta garunaren eta bizkarrezur-muineko nerbio-zentroak gorputzeko organo guztiekin komunikatzen dituzte. Nerbio sistema periferikoaren parte dira. Nerbio aferenteek zentzumen-seinaleak eramaten dituzte garunera, adibidez, larruazaletik edo beste organoetatik; nerbio eferenteek, berriz, seinale motorrak garunetik muskuluetara eta guruinetara eramaten dituzte, muskuluak uzkurtu eta mugimendua ahalbidetuz. Nerbio-seinaleak (nerbio-bulkadak ere deitzen direnak) neurona baten zelula-gorputzetik abiatzen dira, eta azkar hedatzen dira axoian zehar bere amaieraraino, non sinapsiaren bidez estimulua beste neurona batera edo organo efektore batera transmititzen den, adibidez, muskulu-zuntz edo guruin batera[4].

Remove ads

Egitura

Nerbio bakoitza, faszikuluak sortuz elkartzen diren ehunka edo milaka axoien elkarketaz osatuta dago. Axoiak neuronen luzapenak dira, eta, horien bidez, zelula horiek beste neurona batzuekin edo muskulu-zuntzekin kontaktuan jartzen dira. Giza espeziean, axoien diametro indibiduala 0,1 eta 20 mikrometro bitartekoa da, Nerbio ziatikoaren parte diren axoietan, berriz, luzera zentimetro gutxi batzuk eta metro bat baino gehiago bitartekoa da, eta, bizkarrezur-muinaren aurreko adarraren motoneuronetatik abiatuta, hankako eta oineko muskuluetara iritsi behar dute. Nerbio-enborretan hainbat osagai bereiz daitezke[5].

Thumb
Schwannen zelula neurona baten axoia inguratuz.

Nerbioa axioiez eta glia-zelulez osatuta dagoen egitura da. Axoi bakoitza endoneuro deritzon ehun konektibo geruza batez inguratua dago. Axoiak faszikulutan biltzen dira, eta, bakoitza, perineuro deritzon geruza batean bilduta dago. Nerbioa epineuro izeneko azken ehun konektibo batek biltzen ditu[6][7]. Epineuro: Nerbio baten kanpoaldeko geruza da. Geruza konjuntibo lodia da, nerbio-faszikuluei sostengua ematen diena. Zelula konektiboek eta kolageno-zuntzek osatzen dute, gehienak nerbioari luzetara jarraituta. Zelula adiposo batzuk eta vasa nervorum izeneko odol-hodi txikiak ditu, nerbioaren odol-zirkulazioa eragiten dutenak[8].

  • Perineuro: Nerbio baten faszikuluak biltzen dituen ehun konjuntiboko geruza zentrokideetako bakoitza da.
  • Endoneuro: Luzetara jarritako zuntz kolagenozko faszikulu fin batzuk dira, nerbio-zuntzen artean dauden fibroblasto batzuekin batera.

Axoi bakoitza neurona batetik dator. Axoia estaltzen duen zelula-mintzak axolema du izena. Nerbio-zuntz gehienak Schwannen zelulek eratutako mielina-zorro batek estaltzen ditu.

  • Axolema. Axoia estali eta kanpo-ingurunetik bereizten duen zelula-mintza da.
  • Axoplasma. Axoiaren barruan dagoen zelularen zitoplasmari deitzen zaio horrela.
  • Células de Schwann. Nerbio-sistema periferikoko nerbio batzuk inguratzen dituen mielina egiteko gai diren zelulak.

Nerbioa adarkatu ahala, ehun konjuntiboko zorroak finago bihurtzen dira. Adar txikienetan epineuroa falta da, eta perineuroa ezin da endoneurotik bereizi, endotelioko zelulen antza duten zelula konjuntibo zapalez estalitako zuntz-geruza mehe batera murriztuta baitago.

Thumb
Neurona tipikoa, axoian mielina-zorroa duena.
Thumb
Nerbio bat osatzen duten egitura nagusien eskema.
Thumb
Nerbio baten zehar ebakidura (a) Axoi faszikulu, endoneuro, perineuro eta epineuroa jasotzen dituen eskema. (b) Nerbio ebakidura baten irudi histologikoa
Remove ads

Nerbio motak

Thumb
Nerbio kranialak entzefalotik abiatzen dira zuzenean.
Thumb
Bizkarrezurreko nerbioak bizkarrezur-muinetik abiatzen dira.
Thumb
Nerbio-sistemaren egitura orokorra. Bizkarrezurreko nerbioak ikus daitezke.
Thumb
Nerbio kranialak entzefaloaren oinaldetik ikusita

Nerbio-sistema periferikoko nerbioak hainbat irizpide fisiologiko edo funtzionalen arabera sailka daitezke. Sailkapen nagusiena, jatorriaren araberakoa da.

  • Jatorriaren arabera[5]
    • Nerbio kranialak: entzefalotik ateratzen diren 12 nerbio pare dira. Zenbaki eta izen bidez identifikatzen dira[9].
    • Bizkarrezurreko nerbioak: 31 nerbio pare dira, bizkarrezur-muinetik abiatzen direnak juntagailu zuloetan zehar; 5 zerbikal, 12 dortsal, 5 lunbar eta 6 sakrocoxigeotan bana daitezke. Nerbio errakideoak taldekatu egiten dira, eta zenbait plexu sortzen dituzte: plexu zerbikala, plexu brakiala, plexu lunbarra eta plexu sakroa[10].
  • Funtzioaren arabera[11]
    • Nerbio sentsitibo edo zentripetuak: Mezu sentsitiboak garraiatzen dituzte zentzumen organoetatik sistema zentralera. Nahiko urriak dira. Oro har, nerbio-zuntzak zuntz motorrekin (zentrifugoak) lotuta egoten dira[12].
    • Nerbio motor edo zentrifugoak: Mezu motorrak nerbio-sistema zentraletik periferiara garraiatzen dituzte, mugimendu zein jariaketa estimuluak garraiatuz.
    • Nerbio mistoak: Mezu motor zein sentsitiboak garraiatzen dituzte. Kanpoko kitzikapenak nerbio-zentroetara eta muskuluen ordenetara (zentroetatik periferiara) eramaten dituzten zuntzez osatuta daude. Adibide gisa aipa dezakegu glosofaringeoa, zeinak dastamenaren informazioa garunera helarazten eta, aldi berean, mingaina kitzikatzen duen. Nerbio mota horretakoak dira bizkarrezurreko nerbio guztiak eta garezurreko nerbio batzuk.

Sailkapena estimuluaren norabidearen arabera

  • Nerbio aferentea: Informazioa nerbio-sistema zentraletik periferiara garraiatzen duen nerbioa da.
  • Nerbio eferentea: Informazioa periferiatik nerbio-sistema zentralera garraiatzen duen nerbioa da.
  • Nerbio mistoa: Informazioa bi noranzkotan garraiatzen duen nerbioa da.
  • Nerbio-sistema periferikoaren atalen arabera
    • Nerbio somatikoa: Borondatezko mugimenduak kontrolatzen ditu.
    • Nerbio autonomoa: Nahi gabeko erantzunak kontrolatzen ditu.
Remove ads

Nerbio-zuntz motak

Nerbioak osatzen dituzten nerbio-zuntzek ekintza-potentzialen hedapenari esker transmititzen dituzte bulkadak. Transmisio-abiadura zenbait faktoreren mende dago: zuntzen diametroa eta axoia inguratzen duen mielina-zorrorik dagoen ala ez. Diametro handiagoko zuntzek eta mielinaz inguratutakoek eroapen-abiadura handiagoa dute. Mielinarik gabeko diametro txikiko zuntz batek segundoko 0,5 metro baino ez du transmititzen; diametro handiko zuntz mielinadun batek, berriz, segundoko 120 metro transmiti ditzake[13][14]. Mielinak isolatzaile gisa jokatzen du, gidatzeko abiadura handituz eta energia-gastua murriztuz. Gainera, babes-funtzioa du. Horregatik, esklerosi anizkoitza gisako gaixotasun desmielinatzaileek nerbio-eroapena motelegia eta eraginkortasun gutxikoa izatea eragiten dute[15].

Erlanger eta Gasserren sailkapenaren arabera, nerbioak osatzen dituzten nerbio-zuntzak hainbat motatakoak izan daitezke: A, B eta C[16].

  • A motako zuntzak, mielina zorrodunak eta mota hauetan banatzen direnak:
    • Alfa (Ia; Ib): eroapen abiadura: 70-120 m/s, 12-20 mikra diametro, muskulu eskeletikoaren uzkurduraren eragileak dira.
    • Beta (II): eroapen abiadura: 30-70 m/s, 5-12 mikra diametro, ukimena eta presioa eragiten dituzten zuntz sentsitiboak dira.
    • Gamma: eroapen abiadura: 15-30 m/s, 3-6 mikra diametro, muskulu-ardatzetarako transmisio motorraren arduradunak muskulu-uzkurduran deformazio osoa saihesteko (muskulu-ardatz beretik propiozepzio-seinalerik egon ez dadin).
    • Delta (III): eroapen abiadura: 12-30 m/s, 2-5 mikrak diametro, min akutu lokalizatuaren, tenperaturaren eta ukimenaren zati baten transmisioaren arduradunak.
  • B motako zuntzak, mielina-zorrodunak, eta nerbio-sistema autonomo aurregongoildarraren konexioaren arduradunak dira, eroapen abiadura 3-15 m/s, diametroa hiru mikra baino gutxiago.
  • C motako zuntzak (IV), mielina-zorrorik gabeak. Min sakon zehaztugabea, usaimena, zenbait mekanorrezeptoreren informazioa, nerbio-sistema autonomoaren arku erreflexuen eta gongoil-ondokoen erantzunak transmititzeko ardura dute, eroapen-abiadura: 0,5-2 m/s, 0,4-1,2 mikra diametro.
Remove ads

Fisiologia

Nerbioak funtsezko bi propietate ditu: kitzikagarritasuna eta eroankortasuna. Kitzikagarritasuna estimulu kimiko eta fisikoen aurrean erreakzionatzeko gaitasuna da, eroankortasuna, berriz, kitzikapena leku batetik bestera transmititzeko gaitasuna da.

Kitzikagarritasuna

Neurona kitzika dezake: nerbio-zentro batek, argia gisako kitzikatzaile natural batek edo deskarga elektriko baten moduko kitzikatzaile artifizial batek. Estimulu hedatuari, nerbio-bulkada deritzo, eta, nerbio-zuntzaren puntu batetik bestera eroatea, nerbio-eroapena da[17].

Eroankortasuna

Thumb
Nerbio-bulkadaren transmisioa, transmintzaren potentzial-aldaketaren ondorioz.
Thumb
Ioi-kanal baten funtzionamenduaren eskema.

Eroankortasuna da kitzikapena leku batetik bestera transmititzeko gaitasuna. Ezaugarri horri esker, dendrita batek ziztada periferiko baten ondoriozko kitzikapena nerbio-zentro batera transmiti lezake. Halaber, uzkurtzea eragiteko eta mugimenduak sortzeko, garunaren zentro motorrek nerbioak muskulu eskeletikoetaraino transmititzen dituzten aginduak igortzea ahalbidetzen du. Eroankortasuna gerta dadin, beharrezkoa da nerbioak inolako kalterik edo endekapenik ez izatea eta haren ibilbideak jarraitutasun osoa izatea[17].

Neuronek transmititzen dituzte mintz plasmatikoaren iragazkortasunaren aldaketa iragankor baten ondorioz sortutako seinale elektrikoak. Zelularen barnealdearen eta kanpoaldearen artean potentzial-diferentzia bat dagoelako hedatzen da, mintz-potentziala deritzona. Zelula kitzikagarri baten mintz-potentziala atalase jakin batetik harago despolarizatzen denean, zelulak ekintza-potentzial bat sortzen du. Ekintza-potentziala da mintzaren polaritatea oso azkar aldatzea negatibotik positibora eta, berriro, negatibora, milisegundo batzuk irauten duen ziklo batean. Nerbio-transmisioa gertatzen da axoia estaltzen duen mintzean ioi-kanalak daudelako.

Remove ads

Giza-gorputzaren nerbio garrantzitsuenak

Thumb
Bizkarrezur nerbioak bizkarrezur-muinetik ateratzen
  • Bizkarrezur nerbioak bizkarrezur-muinean egiten dute nerbio-sistema zentralarekin konexioa, sustrai dortsal eta bentralen bidez. Orotara, 31 nerbio bikote dira bizkarrezur-muinetik ateratzen direnak; nerbio kranialen antzera, zenbaki eta izen bidez identifikatzen dira. Nerbio espinal guztiak mistoak dira, eta informazio sentsitibo zein motorrak garraiatzen dituzte[18]. Bizkarrezurraren ornoarteko zuloetatik irteten dira, eta ornoaren arabera izendatzen dira[19]:
    • 8 nerbio bikote zerbikal
    • 12 nerbio bikote toraziko
    • 5 nerbio bikote lunbar
    • 5 nerbio bikote sakro
    • 1 Nerbio bikote kokzigeoa
Thumb
Kolore horian ikus daitezke aurpegi-nerbioa eta haren adarrak (VII. bikote kraniala).

Plexuak

Bizkarrezur nerbioak taldekatu egiten dira plexuak sortzeko. Plexu bakoitzetik zenbait nerbio ezberdin sortzen dira. Jarraian, garrantzitsuenetako batzuk aipatzen dira:.

  • Plexu zerbikala: Entzumen-nerbio nagusia, diafragma nerbioa[19].
  • Plexu brakiala: Bertatik sorbaldarako eta goiko gorputz-adarrerako nerbioak abiatzen dira, hala nola galtzarbe-nerbioa, azaleko muskuluaren nerbioa, nerbio erradiala, nerbio ertaina, kubituaren nerbioa.
  • Plexu lunbarra: nerbio iliohipogastrikoa, nerbio ilioiztinala, nerbio genitofemorala, alboko nerbio femorokutaneoa, nerbio buxatzailea, izterrezur nerbioa.
  • Plexu sakroa: barne-buxatzailearen nerbioa, nerbio pudendoa, izterrezur karratuaren nerbioa, goi-ipurmasaileko nerbioa, behe-ipurmasaileko nerbioa, izter-azalaren atzealdeko nerbioa, nerbio ziatikoa.
Remove ads

Garapena

Nerbioen garapena, normalean, nerabezaroan amaitzen dira, baina berriz ere estimula daiteke Notch seinalizazio-bide gisa ezagutzen den mekanismo molekular batekin[20].

Birsorkuntza

Neurona baten axoiak kaltetuta badaude, baina ez bere somak, axoiak birsortu daitezke, eta neuronekiko konexio sinaptikoak, berregin, zelula gidarien laguntzaz. Horri neuro-sorkuntza ere esaten zaio[21].

Nerbioak prozesua hasten du lesioaren gunearekiko gune distala suntsituz, eta, horri esker, Schwannen zelulak, xafla basala eta lesiotik gertu dagoen neurilema birsortze-hodi bat sortzen hasten dira. Nerbio-hazkundearen faktoreak sortzen dira, eta, horren ondorioz, nerbio-agerraldi asko agertzen dira. Hazkunde-prozesuetako batek birsortze-hodia aurkitzen duenean, etengabe gidatzen eta laguntzen dio, eta azkar hazten laguntzen dio jatorrizko helmugara. Nerbioen birsorkuntza oso motela da, eta zenbait hilabete behar izan ditzake osatzeko. Prozesu horrek nerbio batzuk konpontzen baditu ere, oraindik defizit funtzionalen bat egongo da, konponketak ez baitira perfektuak[22].

Remove ads

Gaixotasunak

Nerbioei eragiten dieten gaixotasun asko daude. Neuralgia nerbio-sistemaren akats batek eragindako sintoma bat da, hau da, funtzio motorrean eraginik ez duen trastorno sentsitibo edo min bat. Nerbio periferikoei eragiten badie, nerbioari dagokion eremu inerbatuaren alterazioa eragiten du. Lesioa hantura, erreakzio alergiko, intoxikazio, alkoholismo kronikoak eta beste zenbait gaixotasun metabolikok eragin dezakete (nola hala diabetes mellitusek), baita giltzurrunetako disfuntzio mota batzuk, infekzio biralak eta bitamina-gabeziak ere. Lesio mekanikoa ere izan daiteke, nola hala urradurak, hausturak, konpresio-lesioak edo bala-zauriak[23].

Minbizia barreiatu egin daiteke nerbioen inguruko espazioak inbaditzean. Hori, batez ere, buruko eta lepoko minbizian eta prostatako eta kolon-ondesteko minbizian gertatzen da[24] eta prostatako eta kolon-ondesteko minbizian[25].

Nerbioei kaltetuta gerta daitezke lesio fisikoengatik[26], baita karpo kanalaren sindromeak eta esfortzu errepikakorrak eragindako lesioengatik ere[27]. Gaixotasun autoimmuneak, hala nola Guillain-Barré sindromea[28],​ gaixotasun neurodegeneratiboak, polineuropatia, infekzioa, neuritisa, diabetesa[26]​ edo nerbioa inguratzen duten odol-hodien urritasunak kalte egiten die nerbioei, eta larritasunaren arabera alda daitezke.

Esklerosi anizkoitza nerbio-kalte zabalarekin lotutako gaixotasuna da. Pertsona baten immunitate sistemaren makrofagoek mielina-zorroak kaltetzen dituztenean gertatzen da; mielina-zorroek nerbioaren axoia isolatzen dute[29].

Nerbio-estutzea gertatzen da nerbio bati presioa egiten zaionean, normalean lesio batek edo haurdunaldiak eragindako hanturaren ondorioz, eta mina, ahultasuna, sorgortasuna edo paralisia eragin ditzake, hala nola karpoko kanalaren sindromea[30].​ Sintomak kaltearen benetako lekutik urrun senti daitezke, min erreferitua izeneko fenomenoa. Min erreferitua gerta daiteke kalteak beste eremu batzuetara seinale alteratuak eragiten dituenean[31].

Nerbio-kaltearen sintomarik ohikoenak hauek dira:

Remove ads

Beste animalia batzuk

Ornodunetan, identifikatutako neurona ezagunenak arrainen eta anfibioen Mauthner zelula erraldoiak dira[32]. Arrain bakoitzak bi Mauthner zelula ditu, garun-zurtoinaren behealdean kokatuak, ezkerraldean bata eta eskuinaldean bestea. Mauthnerren zelula bakoitzak gurutzatzen den axoi bat du neuronak inerbatuz (estimulatuz) garunaren maila berean eta, gero, beherantz bidaiatuz bizkarrezur-muinean zehar eta aurrera egin ahala konexio ugari eginez. Mauthner zelula batek sortutako sinapsiak hain dira ahaltsuak, ezen ekintza-potentzial bakar batek portaera-erantzun garrantzitsu bat eragiten baitu: milisegundotan, arrainak C forman okertzen du gorputza; gero, zuzendu egiten da, eta, bizkor, aurrera jotzen du. Funtzionalki, hori ihes-erantzun azkarra da[33], ziur soinu-uhin indartsu batek edo presio-uhin batek eraginda arrainaren alboko lerro-organoan. Mauthnerren zelulak ez dira arrainetan identifikatutako neurona bakarrak; badira 20 bat tipo gehiago (Mauthnerren zelulen analogoen pareak barne) bizkarrezurreko nukleo segmentario bakoitzean. Mauthnerren zelula batek, portaera arruntaren testuinguruan, bere kabuz ihes-erantzun bat eragiteko gai izan arren, beste zelula-mota batzuek erantzunaren anplitudeari eta norabideari forma ematen laguntzen dute. 2020an, Bayreutheko Unibertsitateko ikertzaile-talde batek ikusi zuen zelula horiek azkar eta erabat birsortzeko gaitasuna dutela zebra-arrainean axoiaren erdian kalteren bat jasaten badute, baina, egiturari kaltea zelularen somatik hurbil gertatuz gero, hil egiten dira. Halako konponketarik beste espezie batzuen nerbio-sisteman ez da ezagutzen[34].

Mauthnerren zelulak aginte-neurona gisa deskribatu izan dira. Aginte-neurona gai da bere kabuz portaera jakin bat gidatzeko[32].​ Neurona horiek maizago agertzen dira hainbat espezieren ihes azkarreko sistemetan: axoi erraldoia eta txibiaren sinapsi erraldoia neurofisiologiako esperimentu aitzindarietarako erabiltzen da oso handia delako, eta txibiaren ihesaldi azkarreko zirkuituan parte hartzen dute. Hala ere, aginte-neuronaren kontzeptua polemikoa bihurtu da, zenbait ikerketak erakutsi baitute hasieran deskribapenarekin bat zetozela ziruditen neurona batzuk inguruabar multzo mugatu batean baino ez zirela gai erantzun bat emateko[35].

Biraketa-simetria duten organismoetan, ez dago burmuinik, ez eta buruko eskualde zentralizaturik ere; baizik eta nerbio-sistemaren funtzioa betetzen duten neurona interkonektatuak, nerbio-sareetan banatuta. Sare horiek Cnidaria, Ktenoforo eta Ekinodermatuan daude[36].

Remove ads

Ikus, gainera

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads