Novara

udalerri italiako From Wikipedia, the free encyclopedia

Novaramap
Remove ads

Novara[1] (piemonteraz: Noara; lombardieraz: Nuara) Italiako ipar-mendebaldean dagoen Piemonte eskualdeko udalerria eta Novarako probintziako hiriburua da. Agogna eta Terdoppio ibaien artean dago, Milandik 50 km mendebaldera. 105.574 biztanle ditu[2] (2012) eta eskualdeko bigarren hiririk populatuena da, Turinen ondoren.

Datu azkarrak Administrazioa, Izen ofiziala ...
Remove ads

Historia

Erromatarren okupazio garaian Novaria izena izan zuen. K.a. 49an, Julio Zesarrren agintaldian, municipium bilakatu zen. V. mendean suntsitua izan zen. 1110ean Henrike V.a Germaniako Erromatar Inperio Santuko enperadoreak hiria erre zuen. 1167an Lonbardiako Ligan sartu zen. Utrechteko Itunaren ondorioz (1714), Milanerriarekin batera, Austriaren eskura pasatu zen. 1738an Savoiako etxearen menpe gelditu zen. Novarako gudua (1849) erabakigarria izan zen Italiako Lehen Independentzia gerran, Josef Radetzky buru zuen austriar armada piemontear indarrei nagusitu baitzitzaien[3].

Remove ads

Ondasun nabarmenak

Hiriko eraikinik aipagarrienak hauek dira[3]:

Ekonomia

Nekazaritza merkatu garrantzitsua da, arrozarentzat bereziki. Industriari dagokionez, kotoi eta zetaren manufaktura, kimikagintza, inprimagintza eta elikagaien transformazioa (gazta, galletak) dira aipagarrienak[3].

Demografia

Kirola

Novara Calcio herriko futbol taldea Serie A mailan ibilitakoa da.

Novaratar ezagunak

  • Isabella Leonarda (1620–1704), musikagilea;
  • Gianni Bettini (1860–1938), asmatzailea;
  • Felice Casorati (1883–1963), margolaria;
  • Carlo Emanuele Buscaglia (1915–1944), hegazkinlaria;
  • Vittorio Gregotti (1927), arkitektoa;
  • Domenico Fioravanti (1977), igerilaria;
  • Matias Masucci aktorea;
  • Oscar Luigi Scalfaro (1918-2012), Italiako presidentea;

Herri eta hiri senidetuak

Novarak honako hiri senidetuak ditu:

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads