Ob

From Wikipedia, the free encyclopedia

Obmap
Remove ads

Ob[1] (errusieraz: Обь), batzuetan Obi deitua, erdialdeko Errusiako ibaia da, mendebaldeko Siberiako Altai kraia, Novosibirsk oblasta, Tomsk oblasta, Khanti-Mansi eta Jamalia-Nenetsia zeharkatzen dituena. 3.650 km luze da, baina ibaiadar nagusi duen Irtyxekin batera 5.410 kilometroko luzera du (Errusiako luzeena eta munduko zazpigarrena[2].

Datu azkarrak Ob Обь (ru), Datu orokorrak ...
Remove ads

Izena

Khantieraz As, Yag, Kolta edo Yema deitzen diote; nenetseraz Kolta edo Kuay; eta Siberiako tatariarrek Umar edo Omass izena ematen diote.

Geografia

Iturburua Altai mendietan duten Biya eta Katun ibaien bilgunean sortzen da Ob. Ipar-mendebaldeko norantzan Siberia zeharkatzen du, eta Ozeano Artikoan dagoen Ob golkoan itsasoratzen da.

Ibaiadar nagusiak

Hiri nagusiak

Hidrometria

Ob ibaiaren emaria 1930-1999 bitartean neurtua izan da Salekharden (itsasoratu baino 287 km lehenago)[3]. Gune horretan, drainatutako eremuak 2.950.000 km² ditu, arro osoaren % 99,2. Bertan urteko batez besteko emaria 12.492 m³/s da; emari handiena ekainean du (32.632 m³/s) eta txikiena martxoan (3.458 m³/s).

Ob ibaiaren batezbesteko emariak (m³/s), Salekharden neurtuak
Datuak: 1930 eta 1999 artean

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads