Khanty-Mansi

From Wikipedia, the free encyclopedia

Khanty-Mansimap
Remove ads

Khanty-Mansi (errusieraz: Ханты-Мансийский автономный округ — Югра, translit.: Khanty-Mansiiski avtonomny okrug — Jugra) Errusiako subjektu federal bat da, barruti autonomoa zehazki, Uraletako Barruti Federalean kokatua eta administratiboki Tiumen oblastaren menpe dagoena. 534.800 km²ko eremua du, eta 2010ean 1.532.243 biztanle zituen[1]. Hiriburua Khanty-Mansisk da.

Datu azkarrak Ereserkia, Administrazioa ...
Remove ads

Geografia

Khanty-Mansi Siberiako Ob ibaiaren inguruan eta Ural mendien ekialdean dago. Lurralde zingiratsua da Mendebaldeko Siberiako ordokian zabaltzen dena, mendebaldeko ertzean, Ural mendien hasieran salbu.

Ekonomia

XX. mende erdia arte aberastasun iturri nagusia ibaietako arrantza, abere-hazkuntza eta basogintza izan dira. 1960ren ondorengo urteetan, ordea, guztiz aldatu zen ekonomia, petrolio- eta gas-hobi handiak aurkitu baitziren Ob ibaiaren ertzeetan. Hobien ustiapenak etorkin asko erakarri zituen, Sobietar Batasun ohi osotik zetozenak.

Biztanleria

1930ean sortu zuten barruti autonomo hau khanty eta mansi herrientzat. Hizkuntzaz hungariarren eta finlandiarren ahaideak dira. Beti ere, 2002ko erroldan hogeita bost talde etniko zenbatu ziren, eta talde bakoitza bi mila pertsona baino gehiagok osatzen zuen.

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads