Olaberri

Longidako lekua, Nafarroa Garaian From Wikipedia, the free encyclopedia

Olaberrimap
Remove ads

Olaberri[1][a] Longida ibarreko leku bat da, Euskal Herriko Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta, Pirinioaurrea eskualdean.

Datu azkarrak Kokapena, Herrialdea ...

2022 urtean 2 biztanle zituen.

Bertako biztanleak olaberritarrak dira.

Remove ads

Izena

Olaberri toponimoa hainbat modutan agertu da historian zehar:[2]

  • Olauerri (1268)
  • Lavarre (1279)
  • Laverri (1280)
  • Olauerri (1366)
  • Olaberri (1534)
  • Olaverri (1767)
  • Olaverri (1829)
  • Olaberri (1990)

Geografia

Olaberri Longida ibarran dago.

Inguru naturala eta kokapena

Pirinioaurrean kokatua, lurra hautsia eta uhindua da, baina, oro har, ez du goragune handirik. Iparraldea menditsuena da, eta hegoaldea nekazaritzakoa. Ibaien pasabidean zehar, alubioien terraza-maila batzuk mailakatuta daude. Mendilerroen oinean ere higadura-glazis zabalak daude. Irati eta Erro ibaiek ibarra sortu zituen.

Klima

Longidak klima azpimediterraneoa dauka. Urteko batez besteko tenperatura 10 eta 13 gradu artekoa da (altueraren arabera aldatzen da), eta prezipitazioak 800 eta 1.000mm bitartekoak (ugariagoak udaberrian eta udazkenean. Urteroko egun euritsuak 80 dira batez beste eta 100 baino gehiago herriko gunerik menditsuenetan.

Jatorrizko landaredia asko gutxitu da gizakiaren eragina dela eta, gaur egun 180 hektarea haritz inguru baino ez dira geratzen. Pinuek 441 hektarea hartzen dituzte, gehienak Austriatik ekarritako pinu lariziar birlandatuak dira baina berezko pinuren bat ere gordetzen da. Birlandatutako pinuak, Urrozgoiti, Ulibeiti, Zarikieta eta Rala herrietan izaten dira, batez ere.

Estazio meteorologikoak

Informazio gehiago Hila, Urt ...


Remove ads

Historia

Antzinako jaurerria, 1280an 12 soldata gehi 2 kahitze 1 garia lapurtzea eta 5 kahitze 1 garagar eta oloa zor zituen. Karlos III.a erregeak 1411n Orreagako Santa Mariari utzi zion bere San Joan Bataiatzailearen elizaren patronatua. 1835-1845eko udal-erreformetara arte, ibarreko diputatuak eta herriko erregidoreak gobernatzen zuten lekua, bizilagunen artean aukeratzen zena. 1847an parrokiako bikarioa Orreagako kabildoa hornitzen eben; umeak Erdotzaingo eskolara joaten ziran.

Demografia

2022 urteko erroldaren arabera 2 biztanle zituen Olaberrik.[4]

2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020
0 0 0 0 0 0 0 0 0 0 0 0 0 0 0 0 0 0 0 2 2

Kultura

Euskara

Ikus, gainera: «pirinioaurrera» eta «nafarrera»

Luis Luziano Bonapartek, 1869an, Longida sailkatu zen, hegoaldeko goi-nafarrera euskalkian, Pirinioaurreko Lizoainibar eta Urraulgoiti ibarrekin hitz egiten zena.[5]

Koldo Zuazok, 2010ean, Longida atzerakada-eremuan sailkatu zen, non euskarak hain atzerakada handia izan duen, non bertako hiztunik apenas geratzen den.[6]

Udalerri honetan hitz egiten den euskarak bere berezitasunak du. Horregatik sailkatzen da pirinioaurrera azpieuskalkian. Euskara batuaren itzalean alfabetatutako hainbat euskaldun baden arren, Urrozko mintzaira zaharrak hiztun gaberik dakite.

Remove ads

Ondasun nabarmenak

Oharrak

  1. /olaβ̞éri/ ahoskatua (laguntza)
    Azentua: zorrotza hirugarren silaban

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads