Onikoforo

From Wikipedia, the free encyclopedia

Onikoforo
Remove ads

Onikoforoak (grezieratik, onykhos, "azkazala" eta phoros, "eraman") animalia ornogabe filum bat da, ileguri itsurarekin, beldarren antzarekin. Kanbriar garaitik existitu direla uste da eta artropodoekin zuzenki loturik daude, baina hauek ez bezala, ez daude artikulaturik. Hala ere, zoologo batzuek artropodoetan sartzen dituzte. 165 espezie ezagutzen dira.

Datu azkarrak Sailkapen zientifikoa, Azpibanaketa ...
Remove ads

Ezaugarriak

Thumb
Onikoforoen banaketa espaziala munduan.

Lehorreko animaliak dira, zizarearen antzekoak, baina neurriz haiek baino askoz txikiagoak. Burua soinetik garbi bereizten ez dena, ahoa azpialdean duena eta intsektuen antzeko antenekikoa dute. Gorputzaren alde banatara hanka asko, giltzatuak eta erpedunak dituzte.

Ekuatorez hegoaldeko lurralde bero eta epeletan bizi dira, leku heze eta ilunetan batez ere. Egur ustela eta artropodo txikiak jaten dituzte.

Remove ads

Erreferentziak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads