Osetiar

From Wikipedia, the free encyclopedia

Osetiar
Remove ads

Osetiarrak[1], edo alanoak (osetieraz: ирæттæ, irættæ) batez ere Errusiako Ipar Osetia-Alaniako Errepublikan eta Georgiako Hego Osetian bizi den etnia-taldea da. Osetiarrak alanoen ondorengoak dira.

Datu azkarrak Osetiarrak (Ирæттæ), Biztanleak guztira ...
Thumb
Remove ads

Biztanleak

Osetiarren multzoa batez ere herrialde hauetan banatuta dago:

Erlijioz, gehienak kristau ortodoxoak dira.

Hizkuntza

Osetiera indoeuropar hizkuntzen taldekoa da, irandar hizkuntzen adarrekoa. Irandar hizkuntzei dagokienez, osetiera ipar-ekialdean egiten den hizkuntza da. Nolanahi dela ere, irandar hizkuntzetatik bizirik dauden bi hizkuntzetako bat da osetiera, Tajikistango Errepublikan egiten den yaghnobi hizkuntzarekin batera.

Osetierak dialekto nagusi bi ditu: ironioa, nagusiki iparraldean egiten dena, eta digorioa, batez ere hegoaldean egiten dena. Era berean, azpidialektoak ere baditu, hala nola tualioa, algarioa eta kasanioa. Edozein modutan ere, iparraldeko ironio dialektoa da gehien erabiltzen dena.

Osetiar gehien-gehienek, osetieraz gain, errusiera eta georgiera ere egiten dute.

Remove ads

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads