Paolo Giovio
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Paolo Giovio (Isola Comacina, Comoko aintzira, 1483ko apirilaren 19a - Florentzia 1552ko abenduaren 11) italiar sendagile, historialari, biografo eta apaiza izan zen.
Remove ads
Bizitza
1511n medikuntzan graduatu zen Paduan eta Comon egin zuen lan. Izurria hirira iritsi ondoren, Erromara joan zen 1513an. Han, Leon X.a Aita Santuak Filosofia Moraleko eta Filosofia Naturaleko katedradun izendatu zuen Erromako Unibertsitatean. Garai hartan saiakera historikoak idazten hasi zen eta oroitidazki bat idatzi zuen Leon aita santua hil ondoren.
1517an Giuliu di Giuliano de' Medici kardinalaren mediku pertsonal izendapena jaso zuen, gerora Klemente VII.a izango zena. Gioviok Klemente lagundu zuen Erromako sakean 1527an eta 1528an Nocera de' Paganiko gotzain izendatu zuten.
1536an hiribildu bat eraiki zen Aintziran, Museoa deitua. Bertan, militarren eta idazleen erretratuen bilduma erakutsi zuen.
Remove ads
Lana
Historiarum sui temporis libri XLV izeneko historia garaikideko lan bat, bost gizon ospetsuren bizitza bilduma bat, Vitae virorum illustrium izenekoa, eta gerlari ospetsuen laudorioa, Elogia virorum bellica virtute illustrium izenekoa idatzi zituen.
Italiar gerren kronikari garrantzitsua izan zen. Skanderbegi buruz ere idatzi zuen eta Rafaelen lehen biografoa izan zen.
Lan hautatuak
Giovio's notable work include:
- De romanis piscibus (1524)
- De legatione Basilii Magni Principis Moschoviae (1525)
- Commentario de le cose de’ Turchi (1531)
- Elogia virorum litteris illustrium edo Elogia doctorum virorum (1546)
- Descriptio Britanniae, Scotiae, Hyberniae et Orchadum (1548)
- Vitae (1549)
- Pauli Jovii historiarum sui temporis (1550–52)
- Elogia virorum bellica virtute illustrium (1554)
- Dialogo dell'imprese militari et amorose (1555)
Remove ads
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads
