Parma
udalerri italiako From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Parma[1] Italiako iparraldean dagoen hiria da, Emilia-Romagnako eskualdean eta izen bereko probintzian kokatuta dagoena. Bere urdaiazpiko, bere gazta (Parmigiano-Reggiano) ete bere arkitektura famatuak dira. Parma ibaiaren ertzean dago.
Remove ads
Historia
Etruriarrek sortu zuten baina II. mendean erromatarrek beren mendeko kolonia egin zuten.
1035tik aurrera apezpikuek indar handia hartu zuten eta Erdi Aroan istilu asko izan ziren burgesiaren eta elizaren artean. 1545-1860 bitartean farnesetarren, borboitarren eta Austriako etxearen mendean izan zen dukerri bateko hiriburua izan zen. 1860an Parma eta Piacenzako dukerriak Piemontekoan bildu ziren.
Remove ads
Ekonomia
Merkataritza eta industria (janari industria, mekanika eta kimika industria) dira ekonomia jarduera nagusiak. Apezpiku egoitza. Unibertsitatea.
Ondarea
Aipagarriak dira , besteak beste XII. mendeko katedrala, San Giovanni Evangelista eliza (XVI-XVII mendeak, Correggioren eta Parmigianinoren freskoak), Santa Maria della Steccata eliza (XVI. mendea) eta Pilotta jauregia (XVI-XVII. mendeak). Antzinateko Tresneriaren Museo Nazionala, Galeria Nazionala eta Farnese Antzokia daude jauregi honetan.
Herri eta hiri senidetuak
Remove ads
Parmar ezagunak
- Giuseppe Verdi (1813-1901) musikagilea.
- Giovannino Guareschi (1908-1968), idazlea.
- Bernardo Bertolucci (1940), zinema zuzendaria.
- Franco Nero (1941), aktorea.
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads

