Tours
Frantziako udalerria From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Tours (frantsesez tuʁ ahoskatua) Frantziako mendebaldean dagoen barrualdeko hiri bat da, Indre eta Loira departamenduko hiriburua. Frantzia osoko populatuenen artean dago. Loira ibaiak udalerria zeharkatzen du.
Remove ads
Historia
Eskualdean Caesarodinum hiri zaharra existitu zen, turonen hiriburua izan zena. IV. mendean Galiako erlijiogune garrantzitsuenetako bat zen. Mende hartakoa da San Martin Tourskoa, hiriak izan zuen bigarren apezpikua. Haren hilobiak Done Jakue bideko erromes askoren bisita erakarri zuen, eta Done Jakue bide osoan (besteak beste, Euskal Herrian) eliza asko daude San Martin Tourskoari eskainiak.
V. mendetik aurrera Civitas Turonum izena hartu zuen. VIII. mendetik Erdi Aroa arte hiri oparoa izan zen. XVI. mendean kalbindarrak nagusitu ziren hirian, eta garrantzi handia izan zuen Erreforman.
Remove ads
Ekonomia
Nekazaritza produktuen merkataritza eta industria (tresneria elektrikoa eta mekanikoa, burdinbide gaiak, automobilgintzarako gaiak, kimika industria, zeramikagintza, ehungintza) dira ekonomia jarduera nagusiak.
Toursek Unibertsitatea dauka.
Ondarea
Aipagarriak dira San Gatzianoren katedral gotiko-pizkundekoa, XI.-XIII. mendeetako Saint Julien eliza, Arkeologia Museoa eta Arte Ederretako Museoa.
Gobernuak San Martin Tourskoaren basilika[1] eta hiriko gaztelua[2] monumentu historiko izendatu zituen.
Iruditegia
- Loira ibaia, Toursetik igarotzean.
- Toursko katedralaren ikuspegia.
Erreferentziak
Ikus, gainera
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads

