Pascal Gaigne

normandiar jatorriko euskal musikaria From Wikipedia, the free encyclopedia

Pascal Gaigne
Remove ads

Pascal Gaigne (Caen, Calvados, 1958ko ekainaren 25a) musikagile frantziarra da, zinemako soinu bandetan espezializatua.

Datu azkarrak Bizitza, Jaiotza ...
Remove ads

Bizitza

Aita eta ama bretoiak zituen, eta Normandian jaio arren, zortzi hilabete baino ez zituela utzi zuen eskualde hura. Aita ingeniaria zen eta batetik bestera bidaiatzea tokatzen zitzaion.[1] Pascal Baionan finkatu zen lehenik eta 1985etik Donostian bizi da. Hori dela eta, jaiotzez normandiarra izanagatik, beti egon da oso lotua Euskal Herriari eta euskal musikari. Musika ikasketak Paueko Unibertsitatean eta Tolosako Kontserbatorio Nazionalean egin zituen. Gaur egun musika elektroakustikoko irakasle da bertan. Horrekin batera, informatika musikalaren inguruko ikerketa taldeetan lankide da.

Remove ads

Ibilbidea

Belaunaldi askotako euskal musikariekin lan egin du, besteak beste Imanolekin, Niko Etxartekin eta, batez ere, Amaia Zubiriarekin, azken honekin batera hiru disko kaleratu baitzituen: Egun argi hartan, Kolorez eta ametsez eta Hamar urte euskal zineman. Joseba Tapiarekin eta beste hainbatekin ere aritu da, eta produkzio lanetan ere badihardu.

Zenbait kantari gazteen diskoen ekoizle izan da, halaber. Musikagintzaren arlo asko lantzen ditu Pascal Gaignek. Laguntzaile, ekoizle eta moldatzaile lanetan aritzeaz gain, bere obra propioa lantzen jarraitzen du, eta horretan garrantzi handia du gaurko musikaren eta musika elektroakustikoaren alorrean egiten duen lanaz gainera zinemarako musikak. Sortu duen soinu bandarik ezagunenetakoa Victor Ericeren El sol del membrillo filmari egindakoa du, baina bereak dira, era berean, Cuando vuelvas a mi lado (Gracia Querejeta), El otro barrio (Salvador García Ruiz), Flores de otro mundo (Iciar Bollain) edota Mensaka (Gustavo Salmerón) film arrakastatsuen soinu bandak. Antzerkirako musikarik ere egin du, esate baterako Txalo konpainiaren Dama eta kardinala lanarena. 1997an, Josetxo Silguero eta Jesús Mari Garmendiarekin batera, Ensemble Aksa taldea sortu zuen, euskal musikagile gazteen lana ezagutzera emateko.

Remove ads

Filmografia hautatua

Erreferentziak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads