Handia

Jon Garaño eta Aitor Arregiren 2017ko euskal filma From Wikipedia, the free encyclopedia

Handia
Remove ads

Handia, 2017. urtean Jon Garañok eta Aitor Arregik idatzi eta zuzendutako euskal filma da.

Datu azkarrak Jatorria, Argitaratze-data ...

Donostiako Zinemaldiaren Sail Ofizialean lehiatu zuen eta hori lortzen zuen hirugarren euskarazko filma da.[1] Euskal Zinemaren Irizar saria eta "Epaimahaiaren Sari Berezia" irabazi zituen 2017ko Zinemaldian.[2] Goya Sarietan 10 sari lortu zituen zeuzkan 13 izendapenetatik. Horien artean aktore berri onenaren saria, ileapaindegi eta makilaje onenaren saria eta musika onenaren saria zeuden. Hala ere ihes egin zuten bi sari potoloek Zuzendari onenaren eta film onenaren sariak alegia.

Takilari dagokionez markak apurtuta, euskarazko filmik ikusiena izan zen, 150.000 pertsonatik gorakoa. 2022an Iratik kendu zion postu hori. Filmak XIX. mendean bizi izan zen Altzoko Handiaren historia kontatzen du. 2018ko martxotik, ikusgai dago Netflix streaming plataforman, AEBetan eta Frantzian salbu.[3]

Remove ads

Filma

Filma errealitatean oinarritzen da. 1818an Altzon jaio zen Migel Joakin Eleizegiren istorioa da zehazki. 20 urterekin akromegalia gaixotasunaren ondorioz berriro hazten hasi eta hil zen arte ez zen gelditu. Altzo-ko handiaren istorioa gaur egun arte iritsi da.

Sipnosia

Lehen Karlistaldian borrokatu ostean, Martin Gipuzkoa-ko bere etxera itzuliko da, eta han, harrituta, bere anaia Joakin ohi baino askoz ere handiagoa dela aurkituko du. Mundu osoak Lurreko gizon handiena ikusteko ordaindu nahi izango duelakoan, bi anaiek bidaia luze bati ekingo diote, Europan zehar. Bidean, anbizioak, diruak eta ospeak betiko aldatuko dute familiaren patua. Benetako gertakarietan oinarritutako istorio bat..

Thumb
"Haundiaren ibilbidea" Altzon. Filmean agertzen diren hainbat txoko.
Remove ads

Filmaketa

Filmaketan zehar Aundiya izenburua erabili zen, baina 2017ko uztailean behin betiko izenburua Handia izatera pasatu zen.[4] Filmaren produkzio lana ere handia izan zen, eta pertsona asko ibili ziren bertan. Filma XIX.mendean kokatzen da, gerra baten erdian. 4 herrialde ezberdinetan kokatzen da istorioa, eta ia eszena guztiak Euskal Herrian filmatu ziren, elurretako eszenak ezik, horiek Arango haranan grabatu baitziren.[5] Haien aurreko filmarekin alderatuz (Loreak, film intimista) oso ezberdina da Handiaren produkzioa.

Finantzaketa

Filma ekoizteko hiru ekoiztetxe batu dira Irusion, Kowaski films eta Moriarti. Handia da euskaraz eginiko film garestiena. Ekoiztetxeko kideen esanetan, 2014. urteko Loreak filmak ahalbidetu zuen Handia finantzatzea.[6]

Filmak Gipuzkoako Aldundia-ren, Eusko Jaurlaritzaren eta ICAAren subentzioak jaso ditu. Telebisten arloan, RTVEek, EiTBk eta Euskaltelek ere lagundu dute filma finantzatzen. Guztira 3,5 milioi euro balio izan ditu. Arduradunen esanetan, filma finantzatzea errazagoa izan zen Loreakekin baino, aurreko film horrek ateak ireki zizkielako. Hala ere, adituek diote filmaren kalitaterako eta produkzioaren tamainarako, aurrekontua oso mugatua zela.

Remove ads

Aktoreak eta pertsonaiak

Aktore nagusiak

Aktore sekundarioak

  • Iñigo Azpitarteː Fernando
  • Asier Hernandezː Ofiziala
  • Jon Ander Alonsoː Paulino
  • Luján Blancoː Ostatuko jabea
  • Estibalitz Curielː Eusebia (heldua)
  • Irati Herrerosː Katalina (heldua)
  • Jagoba Mendizabalː Isidro (gaztea)
  • Imanol Mujikaː Isidro (haurra)
  • Kattalin Zabalaː Eusebia (gaztea)
  • Maren Torreː Katalina (haurra)
  • Itziar Aizpuruː Amona 1
  • Mariasun Pagoagaː Amona 2
  • Ina Juaristiː Felipe lehengusua
  • Joanes Tovarː Miguel Eleizegi
  • Unax Angel Redondoː Miguel Eleizegi (jaioberria)
  • Egoitz Lasaː Ignacio
  • Jon Elizegiː Don Pablo
  • Erik Probanzaː Altzotarra 1
  • Jox Berasategiː Altzotarra 2
  • Telmo Esnalː Altzotarra 3
  • Patxi Irigoyenː Ehorzlea
  • Alfonso Torregrosaː Madrilgo elitista 1
  • Unai Garcíaː Madrilgo elitista 2
  • Naima Barrosoː Isabel II erregina
  • Paco Sagarzazuː Txanbelana
  • Unai Madurgaː Ilarako haurra
  • Patricia Lópezː Ilarako emakumea
  • Pedro Ruigómez Momeñeː Madrilgo ikuslea
  • Javier Hornoː Madrilgo apaiza
  • Gorka Zubeldiaː Ilustratzailea
  • Javi San Sebastiánː Notarioa
  • Iñigo Gastesiː Treneko funtzionarioa
  • Sandra Pirsicː Esther erraldoia
  • Saad Kaicheː Saad erraldoia
  • Kepa Iribarː Saaden laguntzailea
  • Peter Ormrodː Noble xelebrea
  • David Doblasː Erraldoia 2
  • Danny Agbeleseː Erraldoia 3
  • Philip James Ballː Noblearen laguntzailea
  • John Maitenyː Londresko gizona
  • Etienne Kimesː Mediku frantsesa
  • Ttittika Rekaltː Itzultzaile frantsesa
  • Remy Rifladeː Daguerre
  • Joanes Passicotː Lapurren buruzagia
  • Michal Krzysztof Lagoszː Kolibri printzea
  • Karina Goto Idaː Kolibri printzesa
  • Javi Barandiaranː Pirineotako bizilaguna
  • Mikel Huércanosː Pirineotako tabernaria
  • Pablo Asiainː Pirineotako bezeroa 1
  • Natxo Sainzː Pirineotako bezeroa 2
Remove ads

Talde teknikoa

Informazio gehiago Zuzendaritza, Gidoia ...
Remove ads

Banaketa

Euskarazko filma izanik, banaketan zailtasunak izan ditu, izan ere, hizkuntza bera oztopo da kasu honetan. Euskaraz soilik, azpitituluekin eta itzulia ikusteko aukera egon da zineman. Datuen arabera euskarazko bertsioak izan du arrakasta handiena. 10 astez egon zen Espainiako zinemetan ikusgai, eta Goya sari sortaren ostean berriz itzuli zen zinemetara. 2018ko martxoan Netflix streaming plataforman ikusgai dago. Oraingoz euskarazko audioarekin soilik ikus daiteke; azpitituluak arabieraz, errumanieraz, ingelesez, alemanez edota gazteleraz jarri daitezke. Gerora itzulita ikusteko aukera ere egongo da.

Remove ads

Erantzuna

Kritikak orokorrean oso positiboak izan dira. Eta zuzendariak oso pozik agertu ziren emaitzekin. Ikusleei eta bildutako diruari dagokienez, ICAAk zituen datuen arabera filmak guztira 82.486 ikusle izan zituen 2017an aretoetan, eta guztira 487.474 euro bildu zituen. 2017ko metatutako ikusleen zerrendan 26. postuan kokatu zen. Bere aurretik zituen El autor eta Inside. Atzetik, aldiz, Promesa eta Piel fría filmak daude. Loreak filmarekin alderatuz, honek 45.177 ikusle gehiago izan zituen hasiera batean. Zifra horiek ez dira ICAAk emandako zifra ofizialak, baizik eta ICAAK ComScore enpresarekin ateratako behin-behineko datuak. Datuei erreparatuz jada Handia filma euskaraz egindako filmik ikusiena dela esan daiteke. Euskal Herrian izan du harrerarik onena Handiak. Probintziaka, Gipuzkoa izan da filmari harrera onena egin diona. Espainiako Estatuaren mailan 2018rako 150.000 ikusle izan zituen[7].

Sariak

Goya

2017ko abenduaren 13an 32. Goya Sarien izendapenak jakinarazi zituzten eta Handia izendapen gehien lortu zituen filma izan zen.[8], Hona hemen 2018ko otsailaren 3ko galan lortutako emaitzak.[9]

Informazio gehiago Saria, Izendapena ...

Sari kopuru horrekin, Goyen historian sari gehien jaso zituen hirugarren filma bihurtu zen, Mar adentro eta ¡Ay, Carmela!ren atzetik.[10]

Donostiako zinemaldia

Epaimahaiaren sari berezia jaso zuen.

Feroz Saria

Informazio gehiago Saria, Izendapena ...
Remove ads

Iruditegia

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads