Patxi Ezkiaga

euskal idazlea From Wikipedia, the free encyclopedia

Remove ads

Patxi Ezkiaga Lasa (Legorreta, Gipuzkoa, 1943ko irailaren 12a - 2018ko ekainaren 28a) euskal idazlea eta elizgizona (Kristau Eskoletako Anaia edo salletarra) izan zen.[1] Hainbat lan idatzi eta itzuli zituen askotariko generoetan, baita sariak jaso ere bai horregatik.

Datu azkarrak Bizitza, Jaiotza ...

Hil ondoren, sexu abusatzaile izan zelako salaketak azaleratu ziren[2] eta, horren ondorioz zenbait meritu eta oroitarri kendu zitzaizkion.[3]

Remove ads

Bizitza eta obra

Literatura ikasketak egin zituen Cambridgeko eta Oxfordeko unibertsitateetan. Geroago, Historiako lizentzia eskuratu zuen Deustuko Unibertsitatean. Irakasle izan zen urteetan Donostiako La Salle ikastetxean, eta lan handia egin zuen glotodidaktikaren arloan.

Literatura sari asko irabazi zuen: Felipe Arrese Beitia (1984), Irun Hiria (1985, 1986 eta 1999), Lizardi (1985 eta 1987), Azkue (1987), Kritikaren Saria (1988 eta 1997), Julene Azpeitia (1990), Jon Mirande (1991 eta 1995), Agustin Zubikarai (1998 eta 1999), besteak beste. Poesia landu zuen batez ere: Beldur naiz (1985); Aiodi herriko kantak (1986); Armaggedon (1986); Gernika (1987); Keiko eta beste udazkenak (1988); Komediaren Jainkoa (1993); Zauriaren salmoak (1997); Udazkenerako hamar kanta (1999).

Euskal Herriko Unibertsitateak Ezkiagaren obraren antologia bat argitaratu zuen 1994an, Haize hurbila izenburupean. Bestalde, hiru eleberri ere idatzi zituen: Charles Moulay (1990), Bi zisneen hegada (1992) eta Zure haragi bereko (1996). 2005ean, Pedro Berrondok 1976an egindako On Kixote Mantxakoaren euskarazko itzulpenetik antologia bat prestatu eta euskara batura ekarri zuen Ezkiagak.

2000. urtean Hatsaren Poesia olerki-liburuan lau olerki daude. Era berean, poesiaz definizio bat eskatuta, hauxe idatzi zuen: Poesia sinboloa da, itzala, tximista, ahots isila, paradoxaren erritmoa, ezerezaren taupadaren bipolaritatea; erbesteratze kanta eta itzulerarako oihua.[4] 2018an Patxi Ezkiaga hil ondoren, Hatsaren Poesia olerki-bilduman parte hartzen duen Imanol Irigoienek "Patxi Ezkiagari, in memoriam" testua argitaratu zuen Auxtin Zamoraren blogean[5], oroitzapen gisa: "Frai Francis Linden, Peregrinus".

Remove ads

Sexu abusuen auzia

Sakontzeko, irakurri: «Patxi Ezkiagaren sexu abusuen auzia»

Patxi Ezkiaga hil eta sei urtera, 2024ko maiatzaren 31n, Marisol Zamorak salatu zuen bera umea zela Ezkiagak sexu abusuak egin zizkiola. Eliza katolikoaren pederastia kasuez Espainiako El País egunkariak landutako bosgarren txostenaren barruan jaso zen salaketa.[6] Egun batzuk geroago, Berria egunkarian berretsi ziren salaketak.[7] Lehen salaketak argitara atera eta aste batzuetara, 24 emakume gehiagok berretsi zituzten Patxi Ezkiagaren aurkako pederastia salaketak, 1990eko hamarkadan zehar ustez gertatutakoak.[8] Gainera, ikastetxeak ba omen zuen Ezkiagaren abusu sistematikoen berri.[9]

Ondorioz, Legorretako Udalak erabaki zuen 2024ko ekainaren 7an, aho batez, Ezkiagari emandako ohorezko izendapena baliogabetzea, herrian duen eskultura oroigarria erretiratzea eta herriko kultura etxeari haren izena kentzea.[10] Euskal Idazleen Elkarteak 2024ko ekainaren 26an ohar baten bidez jakinarazi zuen Patxi Ezkiagaren biografia elkartearen webguneko Gugan beude ataletik kendu zuela.[11] Elkarteak adierazi zuen «modu sistematikoan eta inpunitate osoz sexu abusuak egindako pertsona batek» ez zuela merezi «ohorezko lekurik» euskal idazleen artean.[12] La Salle anaidiak gertaerok gaitzetsi eta barkamena eskatu zuen, ikerketa bat hasiko zuela ere adieraziz, askotariko ñabardurekin.[13]

Remove ads

Idazlanak

Narrazioa

  • Uso bat gehiago (2002, Ibaizabal)
  • Charles Moulay (1990, Sendoa)

Nobela

  • Bigarren haurra (2002, Euskaltzaindia - BBK)
  • Zure haragi bereko (1996, Erein)
  • Charles Moulay (1990, Sendoa)
  • Bi zisneen hegada (1992, Sendoa)
  • Munduaren amaierako kalea (2003, Kutxa Fundazioa)

Poesia

  • Beldur naiz (1985, BAK)
  • Aiodi herriko kantak (1986, Kutxa)
  • Armaggedon (1986, Eusko Jaurlaritza)
  • Gernika (1986, Erein)
  • Fadura (1987, Kutxa)
  • Terrala (1990, Sendoa)
  • Baladak (1990, Sendoa)
  • Haize hurbila (1994, Euskal Herriko Unibertsitatea)
  • Komediaren jainkoa (1993, Euskaltzaindia - BBK)
  • Udazkeneko hamar kanta (1999, Kutxa)
  • Zauriaren salmoak (1997, Bermingham)
  • Deabruaren eztarria (1990, Sendoa)
  • Ispiluaren isladaketak - Keiko eta beste... (1988, Elkar)
  • Jaunarekin supazterrean (2003, Arantzazu)
  • Mahats-garaian (2004, egilea editore)

Haur eta gazte literatura

  • Izeba Maripi (1996, Elkar)
  • Ibaiak itsasoari... (2003, Ibaizabal)

Biografia

  • Iñaki Olabeaga (1901-1983) (2001, Eusko Jaurlaritza)

Itzulpenak

Erreferentziak

Bibliografia

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads