Polinesia Frantsesa
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Polinesia Frantsesa[1][2] (frantsesez: Polynésie française; tahitieraz: Porinetia Farani) Frantziaren itsasoz haraindiko kolektibitatea da (987), Ozeano Barean kokatua, Australiatik 6.000 kilometro ekialdera. Ez da Europar Batasunaren parte. Aldiz, itsasoz haraindiko herrialdeen markoan EBrekin harremanetan dago.
1946 eta 2003 artean itsasoaz haraindiko lurralde estatusa zuen, baina 2004az geroztik itsasoaz haraindiko kolektibitate estatusa du.
Remove ads
Banaketa administratiboa
Polinesia Frantsesa 5 banaketa administratibotan banatzen da:
- Markesa uharteak (Îles Marquises)
- Tuamotu (Îles Tuamotu)
- Gambier uharteak (Îles Gambier)
- Sozietate uharteak (Archipel de la Société). Haizebeko uharteak eta Haizealdeko uharteak barne hartzen ditu.
- Uharte Australak (Îles Australes)
Halaber, banaketa administratibo bakoitza hainbat komuna edo udalerritan banatzen da.
Biztanleria
2022 erroldaren arabera 283 147 biztanle ditu Polinesia Frantsesak[3]
Azpiegitura
Telekomunikazioa
Internet domeinua : .pf
2010 baino lehen, Internet konexioak sateliteen bidez egiten zen baina mantsoegi ziren erabilera normalarentzat. Hiru zuntz optiko kablek, Honotua, Manatua eta Natitua, ezarri ziren 2010 eta 2023 artean, artxipelagoa munduko internetarekin konexio azkarraz zuzkituz.
2026 eta 2027 urteetan, Google-ek hiru kable gehiago ezarri nahi ditu: Halaihai, Bulikula eta Honomoana.[4][5]
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads