Prango

Trebiñuko herri hustua From Wikipedia, the free encyclopedia

Remove ads

Prango Donemiliagako goldean, 1025, birritan aipatua agertzen den herri bat da.

« [...] Rivo de Ivita, XXXV regas: Prango et Prango, duas regas [...] »

Donemiliagako goldea, 1025

Datu azkarrak Kokapena, Herrialdea ...

Bi aldiz, aipatzen da Prango Donemiliagako goldean, eta pentsa daiteke Prango batek gaurko Frankuri egiten diola erreferentzia, eta besteak, beste Prango bati; biak bereizteko Franku (Goikoa) eta Franku (Behekoa) bezala itzul genitzake. Izan ere, 1257. urteko dokumentu batean Franco de yuso eta Fanco de suso bezala aipatzen dira elkarren ondoan egon ziren bi herriak.[1][2]

Remove ads

Kokapena

Becerro Galicanoren edizio digitalaren kartografia egin zutenek ez zituzten bi Prango haiek mapan bereizi.[3] Agian pentsatuko zuten biak elkartu egin zirela gaur egun Franku deitzen den herrian eta XI. mendean bata gaurko herriaren goiko aldea izango zela, elizaldea-edo, eta bestea beheko aldea, herritik igarotzen den Ihuda ibaiaren norabidean beherago-edo.

Ikus, gainera

Erreferentziak

Kanpo estekak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads