Prison Break
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Prison Break (euskaraz, Espetxeko ihesa) AEBko espetxe batean girotutako telesail bat da. 2005eko abuztuaren 29tik 2009ko maiatzaren 15era 5 denboraldiz aireratu zen eta denera 90 atal izan zituen. Paul Scheuring-ek sortu zuen eta Dominic Purcell, Wentworth Miller, Robin Tunney, Peter Stormare, Amaury Nolasco, Marshall Allman, Wade Williams, Paul Adelstein, Robert Knepper, Rockmond Dunbar, Sarah Wayne Callies, William Fichtner, Chris Vance, Robert Wisdom, Danay García, Jodi Lyn O'Keefe eta Michael Rapaport aktoreek antzeztu zuten.
Espainian lehen aldiz 2005eko urriaren 27an aireratu zuten lehen aldiz La Sexta katean. 1., 2. eta 4. denboraldiek 22na pasarte zituzten, baina 3.ak, hamahiru.
2015eko abuztuaren hasieran, Fox kanalak jakinarazi zuen bosgarren denboraldia egongo zela, bederatzi pasartez osatua, gertakari guztien amaieraren ostean gertatutakoaz. Laugarren denboraldia 2017ko apirilaren 4an atera zen eta Espainian, 10ean.
Prison Break: The Final Break (Prison Break: Azken ihesa) zeritzon telefilm bat izan zuen, bai eta Prison Break: Proof of Innocence (Prison Break: Errugabetasun froga) zeritzon spin-off telesaila ere.
Remove ads
Argumentua
Michael Scofield (Wentworth Miller) egoera etsigarrian dago: anaia Lincoln Burrows (Dominic Purcell) heriotzera zigortua eta Illinoisko Fox River Estatu Espetxean noiz exekutatuko duten zain dauka. Proba guztiek erruduna dela adierazten duten arren, Michaelek errugabea dela sinesten dueneaz, banku batean lapurtu eta poliziari atxilo dezaten utzi dio, hori baita anaiarekin espetxe berean egoteko duen aukera bakarra. Helburua biek elkarrekin ihes egitea da.
- Michael Scofield (Wentworth Miller)
- Telesaileko zenbait aktore, Amaury Nolasco, Robert Knepper, Wade Williams, Sarah Wayne Callies eta Wentworth Mille, eta ekoizle exekutiboa, Matt Olmstead
Remove ads
Aktoreak
- Dominic Purcell: Lincoln Burrows
- Wentworth Miller: Michael Scofield
- Robin Tunney: Veronica Donovan
- Peter Stormare: John Abruzzi
- Amaury Nolasco: Fernando Sucre
- Marshall Allman: Lincoln "L. J." Burrows Jr.
- Wade Williams: Brad Bellick
- Paul Adelstein: Paul Kellerman
- Robert Knepper: Theodore "T-Bag" Bagwell
- Rockmond Dunbar: Theodore "T-Bag" Bagwell
- Sarah Wayne Callies: Sara Tancredi
- William Fichtner: Alexander Mahone
- Chris Vance: James Whistler
- Robert Wisdom: Norman "Lechero" St. John
- Danay García: Sofía Lugo
- Jodi Lyn O'Keefe: Gretchen Morgan
- Michael Rapaport: Donald Self
Remove ads
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads