Qanat
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Qanat bat (persieraz: قنات) malda txikiko lurrazpiko ubide bat da, akuifero edo putzu batetik ura eramateko eraikia, ureztatzeko edo edateko. Ur-hornidura sistema zahar bat da, oraindik leku askotan dabiltzanak, batez ere klima bero, lehor eta erdi-lehorretan. Qanat teknologia antzinako persiarrek garatu zuten, noizbait K.a. I. milurtekoan, eta gutxinaka jedatuz joan zen eki eta mendebalderantz[1][2][3][4][5][6], India eta Txinaraino, eta Maghreberaino. Akemenestar garaiko Ginabadeko qanatak, Iranen munduko zahar eta handienetakoak dira, K.a. 700 eta 500 artean eraikiak, eta oraindik erabilgarri daude.

2016an, Unescok Gizateriaren Ondare izendatu zituen persiar qanatak[7].
Remove ads
Persiar qanatak
Persiar qanatak1![]() | |
Mota | Kulturala |
Irizpideak | iii, iv |
Erreferentzia | 1506 |
Kokalekua | ![]() |
Eskualdea2 | Asia-Pazifikoa |
Izen ematea | 2016 (XL. bilkura) |
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua) 2 UNESCOren sailkapena |
XX. mende erdian, 50.000 qanat zeuden erabilgarri Iranen[8], horietako bakoitza tokiko erabiltzaileek agindua eta mantendua. Horietatik, 37.000 bakarrik gelditzen ziren erabilgarri 2015ean.
Qanat zahar eta handienetako bat Gonabad hirian dago eta nahiz-eta eraiki zenetik 2700 urte pasa, oraindik ere 40.000 biztanleri edateko eta ureztatzeko ura hornitzen du. Putzu nagusia 360 m sakon da eta ubideak 44 km luze dira. Yazd, Khorasan eta Kerman probintziak oraindik ere qanat sistemaren menpe daude.
2016an, Unescok Gizateriaren Ondare izendatu zituen persiar qanatak, eta hamaika zerrendaratu zituen[9][10]:
- Qasebeh qanata, iparraldeko ordezkaria
- Baladeh qanata, ekialdeko ordezkaria
- Zartx qanata, erdialdeko ordezkaria
- Hasan Abad-e Moxir qanata, erdialdeko ordezkaria
- Ebrāhim Ābād qanata (Markazi probintzia), mendebaldeko ordezkaria
- Vazvān qanata (Isfahan probintzia) mendebaldeko ordezkaria
- Mozd Ābād qanata (Isfahan probintzia) mendebaldeko ordezkaria
- Ilargiaren qanata (Isfahan probintzia), mendebaldeko ordezkaria
- Gowhar-riz qanata (Kerman probintzia) hegoaldeko ordezkaria
- Jupār – Ghāsem Ābād qanata (Kerman probintzia), hegoaldeko probintzia
- Akbar Ābād qanata (Kerman probintzia) hegoaldeko ordezkaria
- Qanat hau Fin lorategian azaleratzen da, "Salomonen iturria (Txeshmeh-e Soleiman") izenekoa, eta milaka urte omen ditu.
- Kariz Gonabad, Iran
- Gonabad qanata
Remove ads
Erreferentziak
Ikus, gainera
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads