Ramón Ormazabal

Irundar ospetsua From Wikipedia, the free encyclopedia

Remove ads

Ramón Ormazabal Tife (Irun, Gipuzkoa, 1910 Bilbo, Bizkaia, 1982ko uztailaren 5a) gipuzkoar politikari komunista izan zen. EPK alderdiko presidentea izan zen 1977tik.

Datu azkarrak Bizitza, Jaiotza ...

Roberto Lertxundi alderdikidearekin tirabirak izan zituen, Ormazabalek ortodoxiari atxiki eta langile joera bultzatzen baitzuen, azkenean EE alderdian bukatu zuen Lertxundi joera abertzalearen aldekoa zen bitartean.

Remove ads

Biografia

Gaztetandik ibili zen komunistekin (1930 urtean eman zuen izena), eta 1934. urteko matxinadaren ondorioz Iruñera ihes egin behar izan zuen. 1935ean, Alderdi Komunista formalki antolatu zenean, Bizkaian jarri zen bizitzen. Bizkaiko defentsarako batzordeko kide zen Espainiako Gerra Zibila hasi zenean, eta Alderdi Komunistaren Euzkadi Roja aldizkariko zuzendaria izan zen (baita Mundo Obrero aldizkarikoa ere). Alacanten atxilotu zuten 1939an, baina espetxetik ihes egin eta Estatu Batuetara jo zuen lehenik eta Hego Ameriketara ondoren.

Alderdia berriro antolatzeko lanetan jardun zuen erbestean eta berriro espetxeratu zuten 1962an Bizkaiko eta Gipuzkoako urte bereko grebetako bultzatzaileetako bat izateagatik. Espetxetik ateratzean (1970), Alderdiko idazkaritza nagusiaren ardura hartu zuen Frantzian, eta Euskadiko Alderdi Komunistako Kongresua egin zen arte ez zen hegoaldera itzuli (1977).

Remove ads

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads