Ramon Saldias

Zinema zuzendaria From Wikipedia, the free encyclopedia

Ramon Saldias
Remove ads

Ramon Saldias (Bidarte, Lapurdi, 1938) zinema zuzendaria, argazki zuzendaria eta gidoigilea da.[1] Kanarietan eman ditu urte asko.

Datu azkarrak Bizitza, Jaiotza ...
Remove ads

Bizitza

Saldias Bidarten (Lapurdi) jaio zen, baina sendi osoa Donostiara joan zen bizi izatera Bigarren Mundu Gerraren ondorioz. Nerabe zela, 14 urterekin, marrazki bizidunak eta zinema esperimentala landu zituen, erositako lehen 9.5 mm-ko Pathé Baby kamerarekin.[2] [3]

Kanarietan bizi zen denboraldian bertako telebistan egin zuen lan. Aske Film ekoizpen-etxearen sortzailea da eta honen bidez egin ditu hainbat dokumental, film eta iragarkiak.[2]

Remove ads

Zinemagintza

Saldiasen lanak bere kabuz probak egiten aritu zenean du hasiera. Eskuz eginiko marrazki bizidun sinple eta zinema esperimentaletik iragarkiak eta dokumentalak egitera pasa zen, gero, film muntaiak, dokumental turistikoak eta abar.

Cinediseko korrespontsal izan zen, eta Televisión Españolarentzat zenbait lan egin zituen. Geroago, Jesús Almendros, José Luis Arza eta José Manuel Gorosperekin batera Ikastor Films ekoizpen-etxea sortu zuen Donostian[4]. Ikastorren lehen lana Miradas (1969) izan zen. Jesús Almendrosek zuzendari eta Saldias argazki zuzendari izan zituen film labur honek Donostiako Zinemaldian Kultura Hispaniko Institutuaren Saria jaso zuen.[5] Gerora, Tiempo de África (1969) eta Estropada Berria (1970) ekoiztu zituzten.[6][7]

1969 inguru, Estudios Castillan, Madrilen, muntatzaile lanak ere egin zituen Ramon Saldiasek.[2][3] Lan kontuengatik, Saldias eta Ikastorreko lankideak Kanarietara joan ziren bizitzera, ekoizpen-etxe honen amaiera eraginez.[6]

1970ean Paulino Viotaren Contactos filmean argazkilaritza zuzendaria izan zen. Hau izan zen Saldiasen lehen lana film luze komertzial batean. Bigarrena, Jesús Francoren Ópalo de fuego filma izan zen 1980an. Filma honetan argazkilaritza zuzendaria Gérard Brisseau dela dirudi baina, Saldiasek dioenez, zuzendariarekin izen zuen liskar baten ondorioz, honek, bere izena gaizki jarri zuen, "Zaldiak" izendatuz eta beste izen batzuk gehituz.[3]

Saldiasek, 1973an, Aske Films ekoizpen-etxea sortu zuen Las Palmasen[8] eta honen bitartez, 1979an, egiten du Saldiasek bere lehen filma luzea, El camino Dorado. Alkoholikoei buruz egin zuen dokumental batean oinarritua egin zuen filma honek ez zuen arrakasta handirik lortu, banaketak huts egin bait zuen.[3] Urte hartan bertan, Donostiako Zinemaldian aurkeztu zen, Errealizatzaile Berrien atalean.[9] 2019an, estreinuaren 40 urteurrena ospatzeko, 19. Festival Internacional de Cine de Las Palmas de Gran Canariako Canarias Cinema sailak homenaldia egin dio nazioarteko banaketa lortu duen lehen kanariar pelikula honi.[10]

1980an, Kanarietan bizi zela, Kárate contra mafia filmatu zuen. Las Palmasen, astebetean filmatu zen pelikula hau Europako karatezko lehen filma izan da.[3] Filma honek berpizkunde bat izan du CutreCon zinema festibalak saritu zuenetik. Emanaldi batean erre aurretik existitzen zen kopia bakarra kopiatu zutenez desagertzea galarazi zuten.[11]

1998an, bere film batean oinarritzen den animazio serie bat egin zuen, El chou de Cho-Juaa. Televisión Españolak ez zuen erosi pertsonaien kanariar doinua ulertzen ez zelakoan baina Mexikon eta Hegoafrikan saldu zen, ingelesera itzulia eta beste izen batekin.[3]

Remove ads

Sariak

  • Jess Franco ohorezko saria (CutreCon, 2015): Karate contra mafia filmagatik.

Saldiasen izena daraman saria sortu da 2018an, "“Sah-Di-Ah" saria, zinema narratsari filmeren bat gehitu dionari.[3]

Filmak

Argazkigile

Zuzendari eta gidoigile

  • El despiste de Cho-Juaa (1996)
  • Kárate contra mafia (1980)
  • El camino dorado (1979)
  • Bernegal (1978)
  • El chou de Cho-Juaa (1978)
  • Póker de sol (1971)
Remove ads

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo loturak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads