Rusiniar
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Rusiniarrak[1] edo ruteniarrak[2] (rusinieraz: Русины, Rusynŷ) ekialdeko eslaviarren etnia bat dira. XX. mendearen hasieran, Karpatoetan bizi ziren ruteniarren arbasoek ez zuten "ukrainar" etnonimoa onartu. Gobernu batzuek, berriz, ez zuten "ruteniar" endonimoa aintzat hartu.[3]
Gehienak Behe Karpatoetako Rutenian bizi dira: sartaldeko Ukraina, ipar-ekialdeko Eslovakia eta hego-ekialdeko Polonia artean dagoen eskualde menditsuan. Egun, Eslovakiak, Poloniak, Hungariak, Txekiar Errepublikak, Serbiak eta Kroaziak rusiniarrak gutxiengo etniko ofizial moduan aintzat hartzen dituzte.[4]
Remove ads
Iruditegia
- Bandera
- Armarria
- Armarri handia
Erreferentziak
Kanpo-estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads
