Samizdat

From Wikipedia, the free encyclopedia

Samizdat
Remove ads

Samizdata (errusieraz: самиздат, samizdat; ukraineraz: самвидав, translit.: samvidav; euskaraz: «autoargipena») Sobietar Batasunean sobietar gobernuaren jokaera kritikatuz idatzi, kopiatu eta zabaltzen zen literatura debekatua, eta literatura horren kopia egitea eta banatzea zen. 1953. urtean hasi zen agertzen, Stalinen heriotzaren ondoren, sobietar idazle disidente nagusiei adierazpen-askatasuna mugatzeari aurka egiteko asmoz. Normalean mimeografoz eginak, samizdatak gobernuak ideologian, kulturan, legeetan, ekonomian, historiografian, erlijioan eta gutxiengoen arazoetan zuen jokabideari kritika gogorra egiten zion. 1970. urtetik aurrera, KGBk eta gobernuak gogor eraso zion mugimenduari eta desagertzeko zorian egon zen. 1985. urtetik aurrera, Mikhail Gorbatxoven glasnost politikari esker, berriz ere zabaldu zen.

Thumb
Poloniar samizdatak

Hedaduraz, Europako Ekialdeko estatu komunistetako literatura debekatua adierazteko ere erabiltzen da.

Remove ads

Erreferentziak

Kanpo estekak

Literatura Artikulu hau literaturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads