Samotrazia

From Wikipedia, the free encyclopedia

Samotraziamap
Remove ads

Samotrazia[1][2] (grezieraz: Σαμοθράκη, Samothraki) Greziako ipar-ekialdeko uhartea da. Egeo itsasoaren iparraldean dago, Hebroseko nomo edo departamenduan, Trazia eta İmroz uhartearen artean. 180 km2 ditu, eta 2.723 biztanle (2005). Hiri nagusia, Samotrazia, ipar-mendebaleko kostaldean dago. Uharte menditsua da (Fengari mendia, 1.600 m). Laborantza eta arrantza dira ekonomia-jarduera nagusiak.

Datu azkarrak Datu orokorrak, Mendirik altuena ...
Remove ads

Historia

K.a. VIII. mendean Samosko kolonoak bertara heldu zirenean, Traziako Samos izena hartu zuen uharteak. Erdi Aroan bizantziarren, genoarren eta turkiarren mende egon zen.

Thumb
Kamariotissa herria.

1863. urtean bertan aurkitu zuten Samotraziako Garaipena izenaz ezagutzen den marmolezko eskultura (K.a. III-II. m.). Emakume hegalduna irudikatzen du, eta K.a. IV. mendearen bukaeran Demetrio I.a Poliorcetesek Salaminan izan zuen garaipenaren omenez eginikoa bide da. Heleniar eskulturaren maisulanetako bat da aipaturiko eskultura (Louvreko museoan, gaur egun).

Remove ads

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads