San Ignazioko geltokia

From Wikipedia, the free encyclopedia

San Ignazioko geltokiamap
Remove ads

San Ignazio (lehen San Inazio) Bilboko metroaren 1. eta 2. lineei dagokien lurpeko geltokia da, Bilboko izen bereko auzoan kokatuta dagoena. 1995eko azaroaren 11n inauguratu zen eta Bizkaiko Garraio Partzuergoaren 1. tarifa-gunean dago.

43.281393°N 2.962752°W / 43.281393; -2.962752
Datu azkarrak Lineak, Kokapena ...

Geltokia, arkitekturari dagokionez, Bilboko metroaren gainontzeko geltokien ohiko itxura dauka, San Ignaziokoa gainerakoak baino handiagoa den ezberdintasunarekin, izan ere, geltoki honetan 1. eta 2. lineak batzen baitira, bi lineen arteko tarte amankomunari hasiera emanez. Hala, geltokiak nasa gehiago behar ditu Plentziatik eta Kabiezestik datozen, eta baita Etxebarrira zein Basaurira doazen trenentzako, zein kontrako bidea egiten duten trenentzako.

2017ko urriaren 27an San Ignazioko bezeroen arretarako bulegoa itxi zuten.[2]

Remove ads

Sarbideak

  • Eskailera mekaniko bidezko sarbidea Lehendakari Agirre Kalea, 162 (Lekeitio irteera)
  • Eskailera bidezko sarbidea Autobusa Lehendakari Agirre Kalea, 167 (Benita Asas irteera)
  • Eskailera mekaniko bidezko sarbidea Autobusa Lehendakari Agirre Kalea, 179 (Asturias irteera)
  • Eskailera bidezko sarbidea Autobusa Levante Enparantza, 2 (Levante irteera)
  • Igogailu bidezko sarbidea Autobusa Sarbide irisgarria Lehendakari Agirre Kalea, 170, Levante Enparantzarekin izkina (Levante irteera)

Gaueko sarbideak

  • Eskailera mekaniko bidezko sarbidea Autobusa Lehendakari Agirre Kalea, 179 (Asturias irteera)
  • Igogailu bidezko sarbidea Autobusa Sarbide irisgarria Lehendakari Agirre Kalea, 170, Levante Enparantzarekin izkina (Levante irteera)
Remove ads

Izen aldaketa

2017ko abenduaren 18ra arte geltokiaren izena San Inazio izan zen. Metro Bilbao eragileak hala erabakita, lau geltokiren izenak aldatu ziren, horien artean San Ignaziokoa, Bilboko Udalak erabilitako toponimia ofizialarekin bat egiteko asmoz.[3]

Lotuneak

Geltokiaren kanpoaldean Bilbobus eta Bizkaibus zerbitzuak hornitzen dituzten hiru autobus geraleku daude. Hurrengo lineak geralekuetatik pasatzen dira:



Remove ads

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads