Santa Pia Musitu
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Santa Pia Arabako herri hustu bat da, Arraia-Maeztun. Zekuiano, Aletxa, Musitu eta Ibisate herrien artean dago, eta gaur egun Santa Pia errota toponimoak dirau, Musitun. Santa Pia Laminoria kontzejuan kokatuta dago.[1][2]
Santa Pia Laminoria haraneko burua izan zen, elizari eta arlo zibilari dagokienez. X. mendetik aipatutako abadia ospetsu bat sortu zuten, tradizioaren arabera zaldun nafar batzuek. 1085ean Sancho Fortuniones de Piédrolak eta bere emazte Sancha Velezek Iratxeko monasterioari eman zioten, garai hartan San Veremundo abadiazgopean. Ondoren, Iratxetik banandu zen, eta errege-patronatuko eta «ganbera hornitzeko» abadia sekular bihurtu zen, Santa Pia eta Santa Kristina abadia.
Santa Piako abadea Laminoriako errege-haraneko jauna izan zen, Zekuiano, Bujanda, Elortza, Aletxa, Areatza, Ibisate eta Musitu barne; botere hau 1785ean abadia bertan behera geratzean desagertu egin zen.
Monasterioaren aztarnak, erromanikoak, bailarako hainbat herritan berrerabiliak eta banatuak daude.
Remove ads
Kokapena
Santa Piako errota oraindik ere aipatzen da, (ikus Musitu), baina monasterioa Aletxatik kilometro bat-edo iparraldera egon zen, Musitutik hurbilago Aletxatik baino, Musituren hego-mendebaldean.[3]
Gerardo Lopez de Gereñuk nolabaiteko hiru Santa Pia aipatu zituen bere toponimo biliduman: Alexa aldeko Santa Piasolis (sic), Santa Piasoloa eta Santa Piasolo, azken bi hauek Zekuianon, 1680. eta 1787. urteetan dokumentatuak.[4]
Remove ads
Historia
Sancta Pia agertzen da dokumentatuta, Harrahia barrutian, Donemiliagako goldean (1025), Sancta Piakoek 2 golde ordaindu zituzten, beste herri askok baino bi aldiz gehiago.
1088. urtean, sendotze feudalaren garaian, iruindarren errege Antso IV.a Gartzeitzen hilketaren osteko konbultsioaren aldi baterako esparruan, Sancho Fortuñones de Piédrola jauntxoak eta haren emazte Sancha Velazek Iratxeko Andre Mariari eman zioten Santa Pia monasterioari buruzko erroldaren zerga biltzeko eskumena.
Laminoria eta Bujanda aldeko herritarrek ordaintzen zituzten zergak monasterioak aurrera egiteko.
Santa Pia eta Santa Kristina monasterioa atzeragoardiako kokapen estrategikoan zegoen, razzien babesean, Ega ibaiaren goi-arrotik Zadorrarantz igarotzen den haranaren ahoan, Lizarrako merindadea Arabako Lautadarekin lotuz.
Arabak razzia ugari jasan zituen VIII. eta IX. mendeetan, eta razzia horien artean Abd ar-Rahman II.arena. Uste denez, razzietatik babesteko egin zen Santa Pia eta Santa Kristina monasterio hau Gereñurako bidean.
Errege Patronatuan sartu zen XV. mendearen erdialdetik aurrera. Abadia aberatsa zen, eta Laminoria Haraneko hamarrenak eta primiziak jasotzen zituen inguruko herrixketatik Zekuiano, Elortza, Aletxa, Areatza, Ibisate, Musitu eta Igoroin, eta Bujandakoak, gehi beste zerga batzuk, "bortxazko gehiegikeriengatik babesteko". Joan II .a Gaztelakoak Santa Pia monasterioa Barriako monasterioaren patronatupean jarri nahi izan zuen. Monasterio horren abadesa, Mencia de Guevara, Ayala kantzilerraren biloba zen. Abade kargua hutsik zegoenez, jabe izateko hautagai batzuk agertu ziren: Berberiegoren artxidiakonoa, Diego Hurtado de Mendoza eta Nicolás de Chavarri, Nafarroako diruzaina, eta geroago Iruñeko gotzaina, eta hauek guzti hauek Gaztelako erregearen asmoaren aurka agertu ziren. Nicolas de Chavarri, Aita Santuak abade izendatua, Irantzura etorri zen eta konpromisoa hartu zuen, 1453an, urtero 5000 marabedi ordaintzeko Barriako moja bernardarrei, baina geroago behin eta berriro urratu egin zen konpromiso hura.
Aro Modernoan zehar, Santa Piako abadeek Arabako leinu garrantzitsuenetako kide izaten jarraitu zuten (Aiara, Paternina, Isuntza, etab.), baita kanpotik etorritako nobleziako kideak ere. Gero dokumentuetan ikusten da tenplua hondatuta zegoela XVIII. mendearen amaieran. 1785ean Gaztelako Errege Ganberak abadia bertan behera utzi zuen eta Laminoria eta Bujandako Errege Haranetako hamarrenak eta primiziak zortzi herri horietako parrokietara igarotzea lortu zuten.
Remove ads
Artea
Litekeena da Santa Piatik eratorria izatea Birgaragoien herrian guruztoki bihurtutako harrizko tenplete-sagrarioa, eta baita Aletxan dagoen gurutze oin gisa erabilitako kapitel erromanikoa eta Laminoria haraneko elizetako urregintzako hainbat pieza.
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads
