Sator itsu
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Sator itsua (Talpa occidentalis) ugaztuna da, talpidaeen familiakoa. Iberiar Penintsulan besterik ez da bizi[1], tartean mendebaldeko Euskal Herrian.
Sator arrunta baino txikiagoa da. Nekazariek izurritetzat hartzen dute[2].
Remove ads
Deskribapena
Burua+gorputza = 98-107 mm
Isatsa = 20 - 27 mm
Pisua = 40-52 gramo
Sator itsua, Italiako, Greziako eta Turkiako Talpa caeca-ren oso antzekoa den espeziea da morfologiari dagokionez, hala ere, ikertzaile batzuen arabera, maila kromosomikoan alde nabarmenak aurkezten ditu.
Animalia honek sator arrunta baino gorputz txikiagoa du eta burezurreko luzera ere laburragoa du.
Sator itsuak itxuraz sator arrunta baino laburragoa den aurpegia du; kasu batzuetan, molarren (mesostiloa) tarteko gailurren puntak bitan banatuta eduki ohi dituzte, baina ezaugarri hori laster desagertzen da hortzen higaduragatik.
Remove ads
Banaketa, habitata eta egoera
Espezie honen banaketa-eremuak Iberiar penintsulako hego-mendebaldeko bi erenak, okupatzen ditu gutxi-gorabehera.
Gure azterketetan, sator txiki hori Euskal Herriko ipar-mendebaldean baino ez da kokatu. Orain arte lortutako datu guztiek adierazten dute ez dela espezie oso ugaria.[3]
Erreferentziak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads
