Sebastopol
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Sebastopol[1] (ukraineraz: Севасто́поль, /sewɐˈstɔpolʲ/ ahoskatua; errusieraz: Севасто́поль, /sʲɪvɐˈstopəlʲ/ ahoskatua[2]; Krimeako tatareraz: Aqyar, aqˈjar ahoskatua) Krimeako penintsularen hegoaldeko hiri bat da, Itsaso Beltzaren ertzean kokatua. Krimeako penintsularen gainerako lurrak (Krimeako Errepublika) bezala, gaur egun izatez Errusiakoa da, baina Ukrainak zuzenbidearen aldetik bere lurraldetzat dauka, bai eta munduko Estatu gehienek ere.
Remove ads
Historia

Egungo hiriaren hegoaldean kokatu zuten greziarrek Kersoneso izeneko kolonia (K.a. 421). Pontoko erresumaren barnean geratu ondoren, erromatarrak bertaratu ziren (K.a. II. mendea), eta Bizantziar Inperioko hiria izan zen gero.
Vladimir Kieveko printzeak hartu zuen hiria 988-989 bitartean, eta han bataiatu zuten. Trebizondako inperioaren mendean egon eta gero, desagertu egin zen ia hiria. 1783an sortu zuen Grigori Potiomkin errusiar mariskalak hiri berria, eta Sebastopol izena eman zioten ondorengo urtean. Itsas armadarako basea eraiki zuten aurrena, eta merkataritzarako portua ondoren (1808). XIX. mendearen hasieran nabarmen gotortu zituzten hiria eta portua. 1854-1855 bitartean, Krimeako gerraren garaian (1853-1856), guztiz inguratu zuten hiria frantses eta ingeles armadek. Setio izugarri gogor baten ondoren, su eman zieten errusiarrek zutik zirauten eraikuntzei, hiria utzi baino lehen. Eraikuntza-lanei ekin zieten berriro gerra ondoren.
Errusiako Iraultzaren garaian, bertan eratu zuen Wrangel jeneralak iraultzaileen kontrako kuartel nagusia; 1920ko azaroan nagusitu zen Armada Gorria hirian. Bigarren Mundu Gerran setioa ezarri zioten naziek hiriari 1941eko uztailean, eta 1942ko uztailean sartu ziren bertan. 1944ko maiatzean hartu zuten hiria sobietar indarrek.
Remove ads
Klima
Remove ads
Ekonomia
Ekonomiaren indar nagusia ontziolak eta industria mekaniko astuna dira. Turismogunea ere bada.
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads