Segobriga
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Segobriga (gaztelaniaz: Segóbriga) jatorriz antzinako hiri zeltiberiarra da, Iberiar Penintsularen erdialdean (Saelices, Cuencako probintzia). Aztarnategi garrantzitsua, 1931ko ekainaren 3an Monumentu Nazional izendatutako Kultura Intereseko Ondasuna da gaur egun.
Caput Celtiberiae («Zeltiberiako hiriburua») izena eman zion Pliniok. Erromaren aliatua izan zen K.a. II. mendearen hasieratik aurrera, eta Viriatok hartu zuen K.a. 140. urtean. Carthago Novako (Cartagenako) herrialdearen barnean egon zen hiria Erromako inperioaren garaian.[1] Harresiaren, anfiteatroaren eta lapis specularis lortzeko inguruko meatzeen hondakinak daude ikusgai gaur egun;[2] baita bisigodoen garaiko basilika baten aztarnak ere.[3]
Sekobirikez edo Sekobirikes txanpona hiri honekin lotu ohi da, edo, hobe esanda, hiri erromatarra osatuko zuten indigenen aurreko kokalekuarekin.[4]
Remove ads
Toponimoa
Hiriaren izena "segh/sego" erro zeltikoak eta "-briga" atzizkiek osatzen dute; beraz, izen zelta argienetako baten aurrean gaude.[5]
Iruditegia
- Anfiteatroaren ikuspegia.
- Termak.
- Nekropoli baten ikuspegia.
- Lucunda izeneko emakume esklaboari eskainitako hilarria.
- Munius Octavius Novatusen estatua eta inskripzioa
- Segobriga hiriko maketa Segobrigako Interpretazio zentruan.
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads

