Selandiar

From Wikipedia, the free encyclopedia

Remove ads

Selandiarra Paleozenoa osatzen duten hiru estaietatik bigarrena da. Paleozeno Ertaina esaten denean estai honen inguruan hitz egiten da.

Datu azkarrak Kronologia, Hasiera ...

Nazioarteko karta estratigrafikoan Selandiarrak Montiar estaia ordezkatu zuen, Belgikako Mons eskualdeko serie kalkareoetan definitu zena.[1]

Remove ads

Kronologia

Hasiera orain dela 61,7 ± 0,2 Ma ezartzen da (Daniarraren ostean) eta bukaera orain dela 58,7 ± 0,2 (Thanetiarraren aurretik).

Estratotipoa

Estaia 1924an definitu zuen Alfred Rosenkrantz (1898-1974) geologo daniarrak,[2] izena Zeelanda (Sjælland) uhartearengatik emanez.[3]

Halere, lokalizazio honetan diskordantzia geologiko bat dagoenez, Global Boundary Stratotype Section and Point ofiziala (GSSP) Zumaira aldatu zen, Itzurun hondartzara. Hortxe dago estratotipoa gaur egun, 43°18′2″N 2°15′34″W koordenatuetan, garai hau ikertzeko leku onenetarikoa delarik.[4]

Remove ads

Selandiarra Euskal Herrian

Itzurungoaz gain, Selandiar estaia ikus daitekeen beste naturgune nabarmen bat Igoroingo arroila da, Arraia-Maeztun.[5]

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads