Sisak
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Sisak (eslovenieraz: Sisek; serbieraz: Сисак; alemanez: Sissek; hungarieraz: Sziszek; latinez: Siscia), Kroaziako Sisak-Moslavina eskualdeko hiriburua da, izen guzti hauek adierazten duten bezala aintzinatik ezaguna.
Remove ads
Geografia
Sava, Kupa eta Odra ibaiek bat egiten duten tokian kokaturik dago, Kroazia erdialdean, Zagreb hiriburutik 57 kilometro hego-ekialdera. Sisak Kroaziako ibai-portu handiena da eta ibaietarako itsasontzi industria nagusia du.
Historia

Hiru ibaien elkargunea izanik duela 2500 urte bazen herrixka zeltiar bat, Segestica izena zuena. Erromatarrek inbaditu zutenean Panonia probintziaren hiriburu izatera ere iritsi zen Siscia. Dioklezianoren jazarpenean Sisciako Kirino martiri kristaua (kroazieraz Svetog Kvirin) torturatu eta ia hil egin zuten baina ihes egitea lortu zuen. Gaur egun Sisakeko patroia da.
XVI. mendean gotorleku triangeluarra eraiki zuten, 1593an kroaziarrei eta karniolarrei (esloveniarrei) gotorleku honek turkiarrei aurre egiteko eta garaipena lortzeko balio izan zien. Sisakeko bataila izan zen turkiarrek Europan jasan zuten lehenengo porrot handia eta kroaziarrak gidatu zituen Toma Bakač Erdedi Bana Europa guztian famatu bihurtu zen.
Bigarren Mundu Gerran haurren kontzentrazio-esparru bat izan zen Sisaken.
Remove ads
Ondasun nabarmenak
- Mali Kaptol jauregi barrokoa.
- Veliki Kaptol jauregi klasizista.
- Stari Most: Kupa ibaiaren gaineko zubi zaharra.
Iruditegia
- Gaztelua.
- Gazteluaren barnealdea.
- Veliki Kaptol jauregia.
- Katedrala.
- Biltegi zaharra.
- Aztarna erromatarrak.
- Kupa ibaia.
Kanpo estekak
- (Kroazieraz) Webgune ofiziala
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads

