Sopelako geltokia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Sopela (lehen Sopelana) Bilboko metroaren 1. lineari dagokion lurgaineko geltokia da, izen bereko udalerriko erdigunean kokatuta dagoena. 1995ko azaroaren 11n ireki zen eta Bizkaiko Garraio Partzuergoaren 3. tarifa-gunean dago. 2015eko apirilaren 6tik 2017ko apirilaren 10a arte 1. linearen geltoki-buru izan zen, Urdulizen egindako lurperatze-lanen ondorioz Urduliz eta Plentziako geltokiak zerbitzuz kanpo gelditu ondoren.[2][3]
Bi nasa eta bi trenbide ditu, eta nasa aldaketa trenbide azpitik egiten da.

Remove ads
Sarbideak
Geltokiak eskailera eta arrapala bidezko sarbideak ditu. Bestibulutik, eskailera zein igogailu bidez hel daiteke nasetara.
Izen aldaketa
2014ko otsailera arte geltokiaren izena Sopelana izan zen, garaian udalerriaren izen ofiziala hori bera baitzen. Urte horretako urtarrilaren 29an Sopela udalerriko izen ofiziala aldatzearekin batera,[4] geltokiko izenari ere aldatu zitzaion. Hala, Bilboko metro sareko geltoki guztietan izena aldatzen lehenengoa izatera pasa zen.
Bidaiariak
Bizkaiko Garraio Partzuergoak urtero argitaratzen dituen bidaiarien datuen arabera, geltokiak hurrengo bidaiari kopurua izan ditu:[5]
![]() |
Erreferentziak
Ikus, gainera
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads