Subak
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Subaka Baliko ureztatze sistema tradizionala da, IX. mendean garatua, arroz alorretan erabiltzen dena. Landareak urez hornitzeaz gain, ekosistema artifizial, konplexu eta dinamikoa eratzen du. Bost terraza eta ur-tenpluez osaturik dago, 19.500 hektareako eremuan. Laborantza sistema demokratiko eta berdintasunezko honi esker, balitarrek lortu dute Indonesiako arroz ekoizle hoberenak izatea. 2012an Unescok Gizateriaren Ondare izendatu zuen[1].
| Baliko paisaia kulturala: Subak sistema Tri Hita Karana filosofiaren adierazpen gisa1 | |
| Mota | Kulturala |
| Irizpideak | ii, iii, v, vi |
| Erreferentzia | 1194 |
| Kokalekua | |
| Eskualdea2 | Asia-Pazifikoa |
| Koordenatuak | 8.259167°S 115.402778°E |
| Izen ematea | 2012 (XXXVI. bilkura) |
| 1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua) 2 UNESCOren sailkapena | |
Arrozaren laborantzak eta subakak forma eman diote uharteko paisaiari joan den mila urtean, eta erlijio bizitzaren funtsezko osagaiak dira. Arroza Jainkoaren dohaintzat hartua da, eta subaka tenpluko kulturaren zati da. Iturburuetako ura tenplura bideratzen da ubideen bidez, eta handik alorretara banatzen da[1].
Remove ads
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads
