Sulfuro

From Wikipedia, the free encyclopedia

Remove ads

Sulfuroa sufrearen anioi ez-organikoa da, formula kimikoa duena, edo ioi bat edo gehiago dituen konposatua da. Sufre gatzen disoluzioak korrosiboak dira.

Datu azkarrak Mota, Identifikatzaileak ...
Remove ads

Propietate kimikoak

Sulfuro ioia, , ez da gatzaren ur-disoluzioetan agertzen. Sulfuroak urarekin erreakzionatzen du hidrosulfuroa emanez.[1] [2]

Ingurune azidoan, sulfuro gatzak hidrogeno sulfuro bihurtzen dira.

Sulfuroen oxidazioa ez da hain sinplea. Baldintzen arabera, oxidazioan sufrea, polisulfuroak, sulfitoak edo sulfatoak lor daitezke, besteak beste. Metal sulfuroek halogenoekin erreakzionatzen dutenean, metal haluroak eta sufrea eratzen dira.

Remove ads

Sulfuroen prestaketa

Sulfuroen konposatuak prestatzeko modu bat baino gehiago daude: [3]

1. Elementuen konbinazio zuzena

Adibidez:

2. Sulfatoen erredukzioa

Adibidez:

3. Metal sulfuro disolbaezinen hauspeaketa

Adibidez:

Remove ads

Metal sulfuroak

Ur-disoluzioan dauden trantsizio metalen katioiek sulfuro iturriekin erreakzionatzen dute eta sulfuro gatzak hauspeatzen dira. Sulfuro gatz horiek disolbagarritasun txikia izan ohi dute uretan eta mineral gisa aurki daitezke naturan (ikus beherago sulfuro mineralen atala). Gatz deitzen diegun arren, trantsizio metalen eta sufrearen arteko loturak izaera kobalente sendoa du. Horregatik, erdi-eroaleak dira eta kolore iluna dute. Esaterako, zilarra oxidatzen denean sortzen den korrosio-geruzaren osagai nagusia Ag2S da (ikus beherago adibideen taula). Beste sulfuro batzuk pigmentuetan, fotozeluletan eta katalisian erabiltzen dira.[4] Aspergillus niger onddoak metal astunen sulfuroen disolbagarritasunean eragiten du.[5]

Adibideak

Informazio gehiago Formula, Urtze-puntua (°C) ...
Remove ads

Segurtasuna

Metal sulfuro gehienek disolbagarritasun txikia dute uretan eta hori dela eta, ez dira oso toxikoak. Metal sulfuro batzuek, azido sendoen presentzian, toxikoa den hidrogeno sulfuroa aska dezakete. Hori gerta daiteke adibidez metal sulfuroak azido gastrikoen presentzian daudenean.

Sulfuro organikoak oso sukoiak dira. Sulfuro bat erretzen denean sulfuro dioxido (SO2) gasa askatzen da.

Hidrogeno sulfuroak, sulfuro gatz batzuek eta sulfuro organiko gehienek ustel usaina izaten dute.

Remove ads

Sulfuro mineralak

Sulfuroak, ekonomikoki etekina duten mea metaliko gehienak dituen mineral talde bat dira. Sulfuroak, sufre (S) eta metal bat edo gehiagoren atomoez osatutako konposatuak dira, oxigeno (O) gabekoak. Batzuetan, sufrea ordezkatu egiten da selenio (Se), teluro (Te), artseniko (As), antimonio (Sb) edo bismuto (Bi) atomoekin.

Sulfuro gehienak metalikoak dira; kolore eta marra biziak dituzte, disdira metalikoa, eta opakoak dira. Dentsitate altua izan ohi dute, eta metal hutsak baino hauskorragoak dira.

Hauek dira hainbat sulfuro:

Bestalde, aipatu beharra dago sulfogatzak deiturikoak ere existitzen direla: Mineral hauen kasuan, As, Sb eta Bi erdi-metalak metalen lekua hartzen dute kristal egituran. Sulfuruen kasuan, aurreko elementu hauek sufrearen lekua hartzen dute. Sulfogatzak urre (Ag), kobre (Cu) edota berun (Pb) mineralak izaten dira. Kopuru txikian eta beste sulfuroekin batera egon izan ohi dira.

Remove ads

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads