Tarento

udalerri italiako From Wikipedia, the free encyclopedia

Tarentomap
Remove ads

Tarento[1][2] (italieraz Taranto) Italiako hegoaldeko Apulia eskualdeko hiria da, izen bereko probintziako hiriburua, Tarentoko golkoan. 193.941 biztanle zituen 2009an. Italiako Itsas Armadaren basea da. Arkeologia-museoa du. Industriagune garrantzitsua (metalgintza, ontzigintza, janari-industria, ehungintza, petrolio-findegiak) da. Arrantza ere aipagarria da.

Artikulu hau Italiako hiriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Tarento (argipena)».
Datu azkarrak Tarento Taranto, Administrazioa ...
Remove ads

Mugakideak

Tarentok honako udalerri hauekin egiten du muga: Carosino
Faggiano
Fragagnano
Grottaglie
Leporano
Massafra
Monteiasi
Monteparano
Pulsano
San Giorgio Ionico
San Marzano di San Giuseppe
Statte
Lizzano
Montemesola
Roccaforzata
Villa Castelli

Klima

Informazio gehiago Datu klimatikoak (), Hila ...
Remove ads

Historia

K.a. VIII. mendean Espartatik iritsitako kolonoek sortu zuten, eta Grezia Handiko kolonia garrantzitsuena izan zen. K.a. 272. urtean erromatarrek hartu zuten. K.a. 212. urtean Anibalek konkistatu zuen, eta K.a. 209. urtean Erromak berreskuratu zuen. Geroago godoek, bizantziarrek, lonbardiarrek, musulmanek eta normandiarrek menderatuko zuten.

1497. urteaz geroztik Aragoiko koroaren mende egon zen. 1801. urtean Napoleonek hartu zuen, eta 1860. urtean Italiaren barnean geratu zen. 1923. urtean izen bereko probintziako hiriburu bihurtu zen. 1940an ingelesek bonbardatu zuten.

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads