Tarsiidae
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Tarsiidae Tarsiiformes primate haplorhinoen ordenako familia bakarra da[1][2]. Erregistro fosilean munduko leku askotan aurkitu dira kideak, baina gaur egun existitzen diren espezieak Hegoekialdeko Asiako uharteetan baino ezin dira aurkitu, batez ere Brunei, Indonesia, Malaysia eta Filipinetan.
Basoetako habitatetan bizi dira, bereziki lianak dituzten basoetan, zuhaitzetan gora egiteko aukera ematen baitiete[3].
Remove ads
Historia ebolutiboa
Tarsiiformeen fosilak Asia, Europa eta Ipar Amerikan aurkitu dira, eta baliteke ere Iparraldeko Afrikan, baina gaur egungo fosilak Hegoekialdeko Asiako uharteetan baino ez dira bizi. Erregistro fosilak adierazten du euren hortzeria ez dela gehiegi aldatu, tamainak baion ez, azken 45 milioi urtetan.
Tarsiidae familian bi genero iraungi daude: Xanthorhysis eta Afrotarsius; hala ere, Afrotarsius non kokatu ez da ziurra[4], eta batzuetan Afrotarsiidae familia propioan sailkatzen dira, Tarsiiformesen barruan, edo baliteke Antrhopoideako familia bat izatea[5].
Beste lau espezie ezagutzen dira erregistro fosilean:
- Tarsius eocaenus, Txinako Eozeno ertainekoa[6].
- Hesperotarsius thailandicus, Miozeno] goiztiarrean, Thailandian bizi zena[7].
- Hesperotarsius sindhensis, Miozenoan Pakistanen bizi zena[8].
- Tarsius sirindhornae, Miozeno ertainean Thailandian bizi zena.
Tarsius generoaren erregistro fosila luzea da, beste edozein primate baino luzeagoa, baina Eozeno eta Miozenoko fosilen esleipena eztabaidagarria da[9].
Remove ads
Generoak
- Carlito generoa
- Cephalopachus generoa
- Tarsius generoa
- Tarsius dentatus
- Tarsius fuscus[2]
- Tarsius lariang[11]
- Tarsius pelengensis
- Tarsius pumilus
- Tarsius sangirensis
- Tarsius tarsier
- Tarsius tumpara[2]
- Tarsius wallacei[12]
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads
