Trieste

From Wikipedia, the free encyclopedia

Triestemap
Remove ads

Trieste (friulieraz: Triest) Italiako ipar-ekialdeko hiria da, Friuli-Venezia Julia eskualdeko hiriburua, Esloveniako mugaren ondoan: hegoaldean, Koper udalerri esloveniarra dago, eta ekialdean, Sežana eta Divača herrikideak.

Datu azkarrak Trieste, Administrazioa ...

2004an 207.069 biztanle zituen (2.479 biz./km2), eta 204.234 berriz 2017an. Herrialdeko 15. hiririk populatuena da.

Remove ads

Inguru naturala

Hiria Itsaso Adriatikoaren kostaldean dago, izen bereko golkoan. Ospo ibaiak zeharkatzen du, Esloveniatiko bere bidean.

Historia

K.a. II. mendean Tergeste izena hartu zuen Erromatar Inperioaren garaian. Erromatarren kolonia izan zen K.a. 177tik aurrera. K.a. 33. urtean Augusto enperadoreak portua eraikitzeko agindua eman zuen. Erromako Inperioa deuseztatu zenean, Istriako eskualdean geratu zen.

788. urte arte Bizantzioren kontrolpean egon zen. 1202. urtean veneziarrek konkistatu zuten. 1382. urtean Leopoldo III.a Habsburgokoaren mende geratu zen, eta Germaniako Erromatar Inperio Santuaren barnean gero. 1719. urtean merkataritza askerako portu egin zuten, Austria-Hungariako Inperioko portu frankoa. Inperioak Mediterraneorako zuen irteera nagusi bilakatu zen (156.000 biztanle zituen ordurako).

XX. mendearen hasieran, biztanleen bi herenak italiarrak ziren eta esloveniarrak eta kroaziarrak, gainerakoak. 1918an Italiak inbaditu ondoren hasi zen portuko merkataritza jardueraren gainbehera. 1943an alemaniarrek okupatu zuten eta, Bigarren Mundu Gerra amaitu zenean, lurraldea banatzeko hitzarmena izenpetu zuten Jugoslaviak eta Italiak.

Remove ads

Klima

Informazio gehiago Datu klimatikoak (Trieste Barcola), Hila ...
Remove ads

Ekonomia

Merkataritza (jarduera handiko portua da; 26.304.000 tona 1983an) eta industria (ontziolak, petrolio findegiak, kimika industria, altzairugintza, metalurgia, janari industria, papergintza, ehungintza) ekonomi jarduera nagusiak dira.

Ondasun nabariak

Garai askotako monumentuak kontserbatu ditu. Aipagarriak dira erromatarren garaiko anfiteatro eta atearen hondakinak, XI-XIV. mendeetako San Giusto katedrala, 1343ko kanpandorrea, XV-XVI. mendeetako gaztelua eta XVIII-XIX. mendeetako etxe eta jauregi barroko eta neoklasiko ugariak.

Biografiak

Kirolak

  • US Triestina Calcio, futbol taldea.

Iruditegia

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads