Tristan da Cunha

From Wikipedia, the free encyclopedia

Tristan da Cunha
Remove ads

Tristan da Cunha, ingelesez ˈtrɪstən_də_ˈkuːnə ahoskatua, Ozeano Atlantikoko hegoaldeko uhartedi britainiarra da, Esperantza Onaren lurmuturretik hegoaldera, 3.000 km-ra. Izen bereko uharteak (104 km2), Gough uharteak (93 km2) eta beste uhartetxo batzuk osatua da. 209 km2 ditu guztira eta 264 biztanle (2010). Sumendiek eragindako uharte menditsuak dira, eta arrantza (otarraina) eta laborantza (patata, fruta-arbolak) dira ekonomia-jarduera nagusiak. 1942. urtean meteorologia-behatoki garrantzitsu bat zabaldu zuten Gough uhartean.

Datu azkarrak Geografia, Hiriburua ...
Remove ads

Historia

1506. urtean aurkitu zuen izen bereko itsasgizon portugaldarrak. 1816an britainiarren administraziopean jarri zen; garai hartan, ingelesek ez zuten nahi frantsesek uhartedia Napoleon askatzeko operazio baterako base gisa erabiltzerik (Napoleon Santa Helena uhartean zegoen konfinatuta).[1] 1961. urtean erupzio bortitza gertatu zen, eta uharteko biztanleek irten behar izan zuten uhartetik. Gehienak itzuli egin ziren, nahiz gobernuak bestelako bizitokiak eskaini.

Remove ads

Klima

Informazio gehiago Datu klimatikoak (Tristan da Cunha), Hila ...
Remove ads

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads