Trogir

From Wikipedia, the free encyclopedia

Trogirmap
Remove ads

Trogir (italieraz Trau) Kroaziako itsas portu turistikoa da, Splitetik 30 kilometro mendebaldera kokaturik dagoena eta 13.322 biztanle dituena (2001). 1997an Gizateriaren Ondare izendatu zuen Unescok.

Datu azkarrak Trogir, Administrazioa ...
Remove ads

Historia

Vis irlako greziarrek Tragurion kolonia sortu zuten K.a. III. mendean. Izena grezierazko "tragos" (akerra) hitzetik dator. Erromatarren garaian koloniak indar handia hartu zuen, beti ere Salona Dalmaziako hiriburuaren itzalean. Eslaviarrek VII mendean Salona suntsitzean hiriburuko biztanle askok Trogirrera ihes egin zuten, baina urte gutxiren buruan Kroaziako erreinuaren menpe geldituko zen.

1123. urtean sarrazenoek erabat suntsitu zuten Trogir baina denbora laburrean berreraiki eta ekonomia loraldi bat izan zuen XII. eta XIII. mendeetan Šubić familiaren agintepean. 1420an Veneziak hartu zuen eta 1797 arte beronek agindu zuen Trogirren.

Hortik aurrera Dalmaziaren historia amankomuna izan zuen; Napoleonen garaia 1814 arte, ondoren Austria-Hungariako Inperioan 1918 arte eta ondoren Jugoslavia barnean 1991.ean Kroazia aske bihurtu arte.

Remove ads

Ekonomia

Trogirren jarduera ekonomiko handiena turismoa da, %50a inguru. Luxuzko turismoa ere badu, Mediterraneo itsasoko kruzeroek Kroazian egiten duten geldialdia baita Dubrovnikekin batera. Lehen sektoreari dagokionez arrantza eta nekazaritza aipatu behar da eta industria nagusia itsasontzigintza da.

Ondasun nabarmenak

Trogir hiri historikoa1
UNESCOren gizateriaren ondarea
Thumb
MotaKulturala
Irizpideak ii, iv
Erreferentzia 810
Kokalekua Kroazia
Eskualdea2Europa eta Ipar Amerika
Izen ematea1997 (XXI. bilkura)
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua)
2 UNESCOren sailkapena

Alde zaharra irla txiki batean kokaturik dago, eta zubi banak elkartzen dute Kroazia kontinentalarekin eta handiagoa den Čiovo irlarekin. Veneziarrek XIII. eta XVII. mendeen artean eraikitako jauregi, eliza eta dorre ugari ditu espazio txikian kontzentraturik, bai eta XV. mendekoa den Kamerlengo gaztelua ere. Harresia ere garai berekoa da.

Bereziki aipatzekoa da San Laurendi katedrala. 47 metroko kanpandorrea du eta honen solairu bakoitza estilo desberdinean egina dago, hala nola, gotikoa, veneziarra, berpizkundekoa eta barrokoa.

Guzti honengatik 1997an Gizateriaren Ondare izendatu zuen Unescok.

Iruditegia

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads