Turkmen
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Turkmenak[1] edo turkomanoak (turkmeneraz: Türkmen/Түркмен, pluralean Türkmenler/Түркменлер) turkiar herria da, batez ere Asia Erdialdean kokaturik dagoena. Herrialde hauetan daude sakabanatuak: Turkmenistan, Irak, Iran, Siria, Afganistan, Pakistango iparraldea, eta Kaukasoren iparraldea (Stavropol kraia). Turkmeniera da beren hizkuntza, turkiar hizkuntzen Mendebaldeko (Oghuz) taldean sailkatzen dena, turkiera, azerbaijanera, kaxgai, gagauzera eta salarrarekin batera.[2] Hala ere, Irakeko, Siriako eta beste arabiar herrialdeetako turkmenek (mendebaldeko turkmenek) lotura handiagoa dute Turkiako herriarekin Turkmenistango, Afganistango, Irango edo Erdialdeko Asiako (ekialdeko turkmenek) beste turkmenekin baino.
Remove ads
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads
